Kaixo!
Lanean ari gara Eragiten 2026 topaketaren hurrengo edizioan! Euskal Administrazio Publikoan berrikuntza eta hobekuntza bultzatzeko erreferentzia-puntu izaten jarraitu nahi duen topaketan. Bilbok berriro hartuko du lankidetza-gune hau, aurreko edizioaren formatuari eutsiko diona, parte-hartzaileek hain ondo baloratzen dutena, eta esperientzia, ikaskuntza eta erronka komunak partekatzeko ahalmena erakutsi zuena.
Inspiratzeko eta benetako balioa emateko pentsatutako programa bat diseinatzen ari gara. Eragiten 2026k inspirazio-hitzaldiak izango ditu berriz ere, haratago begiratzeko, geure burua zalantzan jartzeko eta gure egunerokotasunean ikuspegi berriak txertatzeko. Horiekin batera, mahai-inguruetan funtsezko esparruak jorratuko dira, hala nola prozesuen hobekuntza, herritarren esperientzia, aldaketaren lidergoa edo aliatuekin lankidetzan aritzea, esperientzia praktikoetan eta partekatutako ikaskuntzetan arreta jarriz.
Eragiten espazio bizia, erabilgarria eta hurbila izaten jarraitzea nahi dugu, arlo publikoa eraldatzeko konpromisoa duten pertsona guztientzat. Horregatik, ilusioz ari gara lanean edizio berri honen xehetasun guztietan. Laster argitaratuko dugu agenda osoa, saioei eta programa osatuko duten pertsonei buruzko informazio guztiarekin.
Bitartean, aurreko edizioko agenda kontsulta dezakezu:
