Emantzipazioa Begiratzen. Euskadiko landa-eremuko gazteen baldintzei eta beharrei buruzko diagnostiko parte-hartzailea

Argitalpen-data: 

Irudia. Aurrera begira 2025

Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzak, bitar- bask Eusko Bitartekaritza  Elkartearekin lankidetzan, "Emantzipazioa Begiratzen. Euskadiko landa-eremuko gazteen baldintzei eta beharrei buruzko diagnostiko parte-hartzailea" (PDF, 7 MB) (leiho berri batean irekitzen da)aurkeztu du.


Gazteen emantzipazioa bazterreko gaia izateari utzi eta funtsezko gaia bihurtu da gizarte-, lurralde- eta belaunaldi-garapeneko agendetan. Partaidetza-prozesu hau gazteekin batera proposamenak entzutera, ulertzera eta eraikitzera bideratutako tresna publiko gisa sortu da, batez ere landa-inguruneetan bizi direnekin. Helburu bikoitza du: batetik, Euskadiko gazteen emantzipazioaren egoerari buruzko diagnostiko kolektiboa sortzea, eta, bestetik, bizitza autonomo eta duina lortzeko beharrezkoak diren oztopoak, emozioak, proposamenak eta baldintzak identifikatzeko eztabaidarako gune bat aktibatzea.

Azala. Aurrera Begira 2025