Emakunderen Begira sareak komunikazio eta publizitate ez-sexistarako kode deontologikoa eguneratuko du

Argitalpen-data: 

Begira_01.JPG
  • Batzordea gaur bildu da, eta erabaki du beharrezkoa dela komunikabideen errealitate berrietara egokitzea

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak ireki du gaur Begira sare berrituaren bilera. Erakundeari atxikitako aholku-batzorde honek aholkularitza eta azterketa eskaintzen ditu, publizitatearen eta komunikazioaren eremuetan sexuaren ziozko bereizkeria mota guztiak ezabatzeko.

Gaur izandako topaketan, aurtengo lan-ildoak ezarri dira, eta horien artean dago komunikazio eta publizitate ez sexistarako kode deontologikoa eguneratzea, hedabideek eta agentziek 2016an sinatutakoa, hain zuzen ere.

Mundu digitalak eragindako komunikatzeko modu berriek eta azken urteotan sortu diren komunikabide berriek kode horien egokitzapena eskatzen dute. 2016an onartu zirenetik, Euskal Autonomia Erkidegoko berrogeita hamar komunikabidek eta publizitate-agentziak baino gehiagok bat egin dute autorregulazio-kode horrekin. Kode horrek, besteak beste, honako arlo hauetako konpromisoak jasotzen ditu: emakumeen eta gizonen berdintasuna, emakumeen aurkako indarkeria, diskriminaziorik eza, emakumeen ikusgarritasuna, aniztasuna eta estereotipoak ezabatzea.

 

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)