- Topaketaren helburua da emakumeen lanari balioa ematea, erreferente femenino ikusgarriak eta aitortuak behar dituen sukaldaritza ekosistema batean
- Fundazioak nahi du gaurko ekintza Bizkaiko gastronomia-sektorean berdintasun-ekimen berriak gidatuko dituen sukaldari-sare baten hasiera izatea
BISUBI Bizkaiko Sukaldarien Bilkura Fundazioak Bizkaiko ostalaritzako hainbat lokaletako sukaldarien ordezkaritza bat bildu du gaur goizean, lehen aldiz, sektore gastronomikoan emakumeen presentzia ikusarazteko. M8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatzen diren jardueren esparruan, eta Emakunderen laguntzarekin, BISUBI Fundazioak sektoreko emakumeen sare egonkor baten sorrera bultzatu nahi du, hemendik aurrera ekimen parte hartzaileak sustatzeko, sukaldeetan historikoki egin duten lana proiektatu eta aitortzeko, eta lurraldeko panorama gastronomikoan duten presentzia eta ahotsa indartzeko.
Ekintza horrekin, BISUBI Fundazioak bat egiten du datorren martxoaren 8ko kanpaina orokorraren leloarekin, “Eman lekua berdintasunari”, eta “gastronomiaren sektorean ere” gehitu du, emakumeek lurraldearen nortasun gastronomikoaren eraikuntzan izan duten eta betetzen jarraitzen duten funtsezko rola aldarrikatzeko.
Ekimenean parte hartu duten emakumeek argazki bateratu bat egin dute, jaka zuri eta mantalez jantzita, Bizkaiko sukaldeetan lan egiten duten emakume guztien lana sinbolizatuz. Gainera, BISUBI Fundazioko lehendakari Lara Martinek eta bazkide fundatzaile batek, Uxue Landak, testu labur bat irakurri dute. Bertan adierazi dutenez, sukaldeak historikoki emakumeek okupatutako espazioak izan badira ere, gastronomia espazio publiko garrantzitsua izatera igaro denean, emakumeak ikusezin bihurtu dira, eta nagusiki gizonezkoak nabarmendu dira, hala nola nazioartean garrantzia duten chef postuak, komunikabideetako gastronomia programak, gastronomia kritikarako guneak, etab. Ildo horretan, gaur egungoa bezalako jardueren helburua da, hain zuzen ere, sukalde profesionaletan emakumeen errekonozimendua, ordezkaritza eta lidergoa lortzen laguntzea, haiek ere erreferente izan daitezen.
Eman lekua berdintasunari... baita gastronomiaren sektorean ere
Ekintza horrekin, BISUBI Fundazioak bat egiten du datorren martxoaren 8ko kanpaina orokorraren leloarekin, “Eman lekua berdintasunari”, eta “gastronomiaren sektorean ere” gehitu du, emakumeek lurraldearen nortasun gastronomikoaren eraikuntzan izan duten eta betetzen jarraitzen duten funtsezko rola aldarrikatzeko.
Ildo horretan, Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak azaldu du aurten aukeratu duten leloa berdintasuna ez dela lorpen bermatua, baizik eta egunero zaindu, babestu eta zabaldu behar dugun espazio bat: “Berdintasunaren espazioa babestu behar dugu, atzerapausorik ez ahalbidetzeko, baina, gainera, espazio horiek eremu guztietan zabaltzen jarraitu behar dugu. Baita gastronomiaren eta sukaldaritzaren munduan ere, non emakumeek oraindik ez duten merezi duten prestigioa eta ikusgarritasuna, nahiz eta ekarpen historikoa egin dioten sukaldeei, errezetei eta janariaren bidez pertsonak zaintzeari ”.
BISUBI Emakumeak
BISUBI Fundazioak nahi du lehen deialdi hau mugimendu zabalago, iraunkorrago eta eraldatzaileago baten hasiera baino ez izatea, gaur egungo ikusarazte kolektiboko ekintza sektorean benetako berdintasuna bultzatuko duten ekimen, topaketa, prestakuntza eta ekintza berriak sortu nahi dituen proiektu baten lehen urratsa izatea.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)