Ekonomia, Lana eta Enplegua Sailak Enpleguaren Euskal Foroa sortu du, enplegu politika publikoen diseinua, jarraipena eta ebaluazioa indartzeko (Gobernu Kontseilua 2026-03-10)

Argitalpen-data: 

Argazkia.jpg
  • Enpleguaren arloko erakundeen, eragile sozioekonomikoen eta entitateen partaideta orekatua finkatuko du organo berri horrek, eta gobernantza partekatuko esparru egonkor bat ahalbidetuko dio euskal enplegu sistemari

Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak Enpleguaren Euskal Foroa sortu du, parte hartzeko kide anitzeko organo berria, Euskadiko enplegu politika publikoen diseinua, jarraipena eta ebaluazioa indartzeko sortua. Dekretu proiektuak osaera, funtzioak eta funtzionamendu araubidea arautzen ditu, Enpleguaren Legean aurreikusitakoaren arabera.

Foro hori 2030 Enpleguaren Euskal Estrategiarekin lerrokatzen da, eta informaziorako, kontrasterako eta proposamenerako gune egonkor gisa sortu da, Enpleguaren Euskal Sarearen gobernantza partehartzailea indartzeko eta erakunde publikoen, empresa erakundeen eta sindikatuen, gizarte ekonomiako erakundeen, langile autonomoen, hirugarren sektore sozialaren, unibertsitateen, klusterren, garapen eta enplegu agentzien, prestakuntza erakundeen eta merkataritza ganberen ordezkaritza orekatua bermatzeko.

Foroaren misioen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Enpleguaren Euskal Estrategia, Euskadiko Hiru Urteko Enplegu Plana eta tokiko enplegu eta garapen planak izapidetzean nahitaezko txostenak egitea, bai eta enpleguaren arloko xedapen orokorrak ere; lan merkatuari eta enplegu politikei buruzko azterketa egitea, eta enpleguaren arloko proposamenak eta gomendioak egitea Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseiluari, Eusko Jaurlaritzari, foru aldundiei eta udalerriei.

Organo berriak presidente bat –Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua–, idazkari bat eta 39 bokal izango ditu, eta Osoko Bilkuraren, Batzorde Iraunkorraren eta eratu daitezkeen lantaldeen bidez antolatuko da. Eredu arin eta digitalizatu baten alde egingo du, zeinak lehentasuna emango baitio bitarteko elektronikoak erabiltzeari barne deialdi, saio eta komunikazioetarako.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)