EHUko Enplegu Foroa: Unibertsitateko tituludunen hamarretik zortzik graduatu eta hiru urtera egiten dute lan

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Mikel Torres lehendakariordeak EHUren Bizkaiko campuseko Enplegu Foroan parte hartu du. Bertan, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren konpromisoa azpimarratu du, gazteen kalitatezko enplegua sustatzen jarraitzeko, ikasketen eta lan-munduaren arteko trantsizioa "azkarragoa, bidezkoagoa eta aukera hobeak dituena" izan dadin "errazteko"


Azokan parte hartu zuen standeetako bat.

“Unibertsitateko tituludunen hamarretik zortzi ikasketak amaitu eta hiru urtera ari dira lanean, eta hamarretik bederatzik lana aurkitzen dute bilaketa aktiboa hasi eta hiru hilabeteko epean, batez beste”, adierazi du Mikel Torres, Lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak EHUko Bizkaiko Campuseko Enplegu Foroaren inaugurazioan.

Bai Torresek eta bai Joxerramon Bengoetxeak, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak, unibertsitateko prestakuntzaren kalitateari egotzi diote arrakastaren zati bat. Bengoetxeak unibertsitateko enplegu-foroen zeregina aipatu du, “enpresek eskatzen dituzten profilak bertatik bertara ezagutzeko”.

Bilbao Ekintzako zuzendari nagusiak, Javier Garcinuñok, unibertsitateko prestakuntzan erantzukizun pertsonalak, ibilbide bat eraikitzeak, enpatiak, entzute aktiboak eta zeharkakotasunak duten garrantzia nabarmendu du. Zentzu horretan, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu zuzendari Susana Gonzalezek enpresen beharrei erantzuteko zeharkako gaitasunen garrantzia azpimarratu du.

Bere hitzen amaieran, Torres lehendakariordeak azpimarratu du Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak konpromisoa hartu dutela gazteen kalitatezko enplegua bultzatzen jarraitzeagatik, ikasketen eta lan munduaren arteko trantsizioa “azkarragoa, bidezkoagoa eta aukera hobeak dituena errazteko”. Testuinguru horretan, adierazi du egoera “oso positiboa” islatzen dutela, “oro har”, Euskadiko laneratzeari buruzko datuek.

Okupazioa titulazioaren arabera

Okupazio-tasa handienak dituzten titulazioak ikasketa teknikoak (% 97), Osasuna (% 95) eta Ekonomiko eta Juridikoak (% 93); Esperimentalak (% 89), Sozialak (% 84) eta Giza Zientziak (% 85).

Osasuna da ikasketekin lotutako enplegu-daturik onena duen jakintza-arloa. Landunen % 89k lotutako enpleguan egiten du. Ondoren, ikasketa Teknikoak (% 83) eta Esperimentalak (% 79), ekonomiko-juridikoak (% 76), Sozialak (% 72) eta Giza Zientziak (% 65) datoz

 

Mikel Torres lehendakariordearen hitzaldia