EAEko Administrazio Orokorreko hautaketa-prozesuetako bibliografia orientagarriak eguneratzea

Argitalpen-data: 

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko hautaketa-prozesuei dagozkien bibliografia orientagarrien bertsio berrikusiak eta eguneratuak argitaratu dira.
Eguneratzeak honako prozesu hauei eragiten die:

·         Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Espetxe Administrazioko Psikologiako Eskala

·         Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala

·         Kidego Teknikoa. Erizaintzako Eskala

·         Mekanikaria

·         Peoia

·         Mantentze-lanetako teknikaria


2026ko maiatzean argitaratutako edukiak berrikusi ondoren, doikuntza eta eguneratze batzuk egin dira, probak prestatzeko erreferentzia bibliografiko egokiagoak eskaintzeko.

Gogorarazten da bibliografiak orientagarriak direla eta ez direla ebaluatzen diren eduki guztien zerrenda zehatza. Azterketako gaiak deialdiaren oinarrietan ezarritakoak izango dira.
Bibliografia azterketa prestatzeko material lagungarri gisa ematen da, baina horrek ez du esan nahi izangaiek material hori bakarrik kontsultatu behar dutenik gai-zerrenda espezifikoaren edukiak prestatzean.