EAE-ko Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako hautaketa-prozesuetarako erreferentziako Gai-zerrendak

Argitalpen-data: 

IVAPen web-orrian, Enplegu Publikoaren atalean, "Gai-zerrendak" izeneko gune berri bat jarri da eskuragarri.

Web-orri horretan eskuragarri jartzen diren gai-zerrendak EAEko Administrazio Orokorrak deitzen dituen hautaketa-prozesuetako gai-zerrenden erreferentzia izango dira. Honen helburua, izangaiei edukien esparru egonkor bat eskaintzea da, hautaketa-prozesua prestatzea erraztu eta etorkizuneko deialdietako gardentasun eta aurreikusgarritasun handiagoa bermatuz.

Gai-zerrenda hauek berrikusi eta eguneratu egingo dira, araudi eta irizpide teknikoen aldetik egokiak direla ziurtatzeko.

Ezaugarri nagusiak:

  • Argitaratutako gai-zerrendak erreferentziazkoak dira, ez dira juridikoki lotesleak.
    Aldian-aldian berrikusi eta eguneratuko dira, araudi eta irizpide teknikoen aldetik egokiak direla bermatzeko.

Garrantzitsua:

  • Hautaketa-prozesu bakoitzean balio juridikoa duen gai-zerrenda bakarra dagokion deialdiaren oinarrietan berariaz agertzen dena izango da, izan ditzakeen eguneratzeak edo aldaketak barne.

Informazio gehigarria:

  • Gaur egun, kategoria eta eskala desberdinei dagozkien edukien lanketa eta berrikusketak gauzatzen ari dira. Datozen egunetan, behar diren lan teknikoak egin ahala, gai-zerrenda berriak sartuko dira gune horretan.
    Gai-zerrenda horiek argitaratzeak ez du esan nahi berehala hautaketa-prozesuak deituko direnik eskala eta kategoria guztietarako. Helburua erreferentzia-esparru egonkor bat eskaintzea da, deialdien egutegi zehatza edozein dela ere.