Deustuko Enplegu eta Ekintzailetza Foroa otsailaren 25ean eta 26an egingo da, Bilboko campusean

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Otsailaren 25ean eta 26an, Deustuko Enplegu eta Ekintzailetza Foroa egingo da Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusean. Graduko edo graduondoko ikasketak dituzten pertsonei zuzenduta dago, unibertsitatekoak izan zein kanpokoak.

Bi jardunaldietan informazio-standak egongo dira, eta Lanbidek ere parte hartuko du; orientatzaile profesionalek eta EURESeko kideek artatutako standa izango dute bertan.

Jendeari harrera egiteko ordutegia honako hau izango da:

  • Otsailak 25, asteazkena: 10:30etik 14:30era.
  • Otsailak 26, osteguna: 09:30etik 14:30era.

Horrez gain, Lanbidek Escape Room bat antolatuko du Foroaren barruan. Jarduera 11:00etatik 14:00etara izango da Mendeurrena Eraikineko 027 gelan, eta beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea esteka honetan: Escape Room – Deustuko Foroa (leiho berri batean irekitzen da).

Lekua

Deustuko Unibertsitatea 

Unibertsitateen Etorbidea, 24
48007 Bilbao (Bizkaia)

.