Datuak Babesteko Iberoamerikako Sareak Adimen Artifizialeko Sistemetan Datu Pertsonalak erabiltzeari buruzko Estandar Iberoamerikar berriak argitaratu ditu. Adimen artifizialaren erabilera gero eta handiagoa den testuinguru batean datuak babesteko bermeak nola aplikatu behar diren erakunde publiko eta pribatuei orientatzeko erreferentziazko dokumentua da.
Estandar horiek onartzea aurrerapen garrantzitsua da pertsonen pribatutasuna errespetatzen duen adimen artifizialaren eredu bat finkatzeko. Dokumentuak irizpide komunak ezartzen ditu eskualde iberoamerikarrarentzat hainbat arlotan, hala nola gardentasunean, gobernantza algoritmikoan, alborapenen prebentzioan, erabaki automatizatuetan, kolektibo kalteberen babesean eta AAko sistemak entrenatzeko eta garatzeko erabilitako datuen tratamenduan.
AA sistemetan datu pertsonalak erabiltzeari buruzko Iberoamerikako estandarrak