- Cristina Gonzalez Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua elkarrizketatu dute gaur Radio Vitorian, eta turismo- eta merkataritza-sektoreen egoera aztertu du.
Sailburuak nabarmendu du merkataritzara bideratutako Sailaren baliabideak %15 hazi direla eta hazten jarraituko dutela hurrengo urteetan. “Argi dugu merkataritzak orain ezberdin jokatzen duela. Merkataritzak badu etorkizuna baina birmoldatu egin behar da” eta zentzu horretan, sektorearen eraldaketa babestu behar dela nabarmendu du.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila merkataritza-jardueraren lege berri bat egiten ari da, araudia modernizatzeko eta “araudi berrietara, digitalizaziora, kontsumo-modu berrietara, establezimendu mota berrietara eta sektorearen gaur egungo beharretara” egokitzeko.
Era berean, gogorarazi du sektorearen behar eta erronka berrietara eguneratutako Turismo Lege berriaren izapideak amaitzen ari direla, eta horren helburua dela, besteak beste, etxebizitza turistikoak hobeto kontrolatzea eta antolatzea, turismo jasangarria eta orekatua indartzeko.
Gainera, 2027ko urtarrilean indarrean sartuko den egonaldi turistikoen gaineko zerga dela eta, udalek baliabide horien inguruan erabakitzeko azken hitza izango dute.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)