Bizkaiko Foru Aldundiak 2016az geroztik bultzatzen du “Bizkaia, Adin Guztietarako Lurraldea” programa, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) metodologiari jarraituz. Ekimen honen helburua da zahartze aktiboa sustatzea, herritarren parte-hartze komunitarioa indartzea eta autonomia, kohesioa zein belaunaldien arteko bizikidetza ahalbidetuko dituzten ingurune inklusiboak garatzea.
-
urterako aurreikusitako dirulaguntzen programa ezagutarazteko, ekimen honi lotutako aurkezpen-saio bat antolatu da, udalerri eta eragile interesdunei zuzendua.
Aurkezpenaren xehetasunak
-
Data: 2026ko martxoaren 5a
-
Ordua: 9:00etatik 10:30era
-
Tokia: Nagusi Intelligence Center (NIC)
Aita Gotzon kalea, 37, 4. solairua
48610 Urduliz (Bizkaia)
Saioan programaren ildo estrategikoak, dirulaguntzen deialdiaren ezaugarriak eta tokiko proiektuak garatzeko aukerak azalduko dira, adin guztietarako lurralde lagunkoiagoak eraikitzen jarraitzeko helburuarekin.
Informazio gehiago hemen:
https://www.bizkaia.eus/eu/web/nic/-/bizkaia-lurralde-lagunkoia-adin-guztietarako-2026ko-dirulaguntzen-deialdiaren-aurkezpena
Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik baieztatu beharko dute bertaratzea honako helbide elektroniko honen bidez:
longevidadyretodemografico@bizkaia.eus
Plaza kopurua mugatua da.
Euskadi Lagunkoia Berriatik udalerri atxikiei eta interesa duten eragileei dei egiten diegu aurkezpen honetan parte har dezaten; izan ere, aukera egokia da tokian tokiko ekimenak indartzeko eta adin guztietarako komunitate inklusiboago eta kohesionatuagoak eraikitzen jarraitzeko.