Biriatuko bidesaria kamioi mota guztien trafikoari itxita dago, bi norabideetan, Frantziako nekazarien protestengatik

Argitalpen-data: 

LOGO_011_TRAFIKOA_COLOR.jpg
  • Itxierak 3.500 kg-tik gorako kamioiei eragiten die.

Frantziako agintariek Eusko Jaurlaritzari jakinarazi diote ostiral honetako lehen orduetatik Biriatuko bidesaria bi noranzkoetan itxi dela, 3.500 kg-tik gorako kamioientzat Frantziako nekazariek deitutako protesten ondorioz.

Era berean, A-63 autobidea Saint Pierre d 'Iruben, Baionatik gertu, erabat moztu dutela jakinarazi dute, bai eta Somport autobidea ere. Hori dela eta, Euskaditik Frantziara doazen kamioiei gomendatu diete Le Perthusen mugako pasabidea erabil dezatela ordezko bide gisa.

Bidegiko eta Gipuzkoako Ertzaintzaren Trafikoko Lurralde Unitateko langileek zainketa lanak egin eta segurtasun-neurriak hartuko dituzte, mugaren alde horretan zirkulazioari ahalik eta kalte gutxien eragiteko. Era berean, Eusko Jaurlaritzak informazioa emango du Mezularitza Aldakorreko Panelen (PMV), www.trafikoa.euskadi.eus webgunearen, X @trafikoaEJGV-ren eta 011 telefonoaren bidez (24 orduko arreta).

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)