Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Pérez Iglesiasek gaur defendatu duenez, beharrezkoa da berrikuntza bultzatzea, "gizartean eragina sortzeko helburu esplizitua duen ezagutza aurreratua sortzea", alegia. Hala adierazi du Getxoko Olatua eraikinean egin den Berrikuntza Itsasargiak: ekosistema ekinean jardunaldian.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko ia 200 pertsonaren aurrean, sailburuak esan du Berrikuntzaren Itsasargiak Programako " deialdia “esperimentu” berria dela Euskadin. Eta ildo horretan, parte-hartzaileen arteko lankidetza eskertu du, ideiak benetako proiektu bihurtzeko.
“Sailak bultzatzen duen berrikuntza da ezagutza aurreratua sortzea; gizartean eragina izateko”, halaxe adierazi du sailburuak, eta argitu du eragin hori enpresetan edo industrian ez ezik, erakundeetan, gizarte zerbitzuetan eta gizartean ere eman behar dela.
Jardunaldian " programaren garapenari ekin zaio; horren helburua da ideietatik proposamen zehatzetara pasatzea, “ondo pentsatuak, anbiziotsuak eta benetako aldaketa ekar dezaketenak”, hain zuzen.
Topaketan HiTZ zentroak, Euskampus Fundazioak eta EIT Food elikadura-berrikuntza zentroak bultzatutako proiektuak aurkeztu dira. Horrez gain, hiru trantsizio nagusiei buruzko lan-saioak ere egin dira; trantsizio digitala, energia eta ingurumena, eta gizarte eta osasunaren aldaketei buruzkoak. Saio horietan, parte-hartzaileek erronka berriak eta etorkizuneko proiektu posibleak identifikatu dituzte, unibertsitateak, enpresak, administrazioak eta teknologia-zentroak elkarlanean arituz.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)