Gaur komunikabideekin topaketa izan da Norman Foster arkitekto britainiar ezagunarekin, Arte Ederren Bilboko Museoaren berrirekieraren harira antolatutako ekitaldien barruan. Ekitaldi horiek bihar, urriaren 5ean, amaituko dira, museoaren handitze eta eraldaketaren inaugurazio ofizialarekin.
Bengoetxeak Fosterren gaitasuna nabarmendu du, museorako bizitza berri bat irudikatzeko, dagoena eraldatzeko eta “handi pentsatzeko”. Fosterrek eta Luis María Uriartek diseinatutako handitzeak 6.000 metro koadro gehitzen ditu, eta museoko eraikin historikoak arkitektura-bolumen berriarekin lotzen ditu.
Topaketak, halaber, Museo Plazan kokatzen den Anselm Kieferren Pila de libros Safo eskultura ezagutarazteko eta arkitektoari bere ikuspegia entzuteko balio izan du. Norman eta Elena Fosterrek Arte Ederren Bilboko Museoari emandako lana da, eta Bengoetxeak eskerrak eman dizkio Foster familiari dohaintza honengatik. Era berean, azpimarratu du Fosterren ekarpena eraikinaz harago doala: “Zure lana eman diguzu, eraikin hau, hori begi-bistakoa da. Baina zerbait gehiago ere eman diguzu: hiri bat etorkizunari begira eraldatu daitekeela erakustea, aldi berean, bakarra eta bereizgarria egiten duena gordez”.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)