
Azterlan honetan (PDF, 2 MB) hiru alderdi aztertzen dira: lehenik, Euskadiko gazteek euren gurasoek egiten duten lanari buruz duten iritzia; bigarrenik, lan bera egitea gustatuko litzaiekeen ala ez, eta horren arrazoiak; eta azkenik, lan hori bizitza osoan egiteari buruzko ikuspegia.
Datuak Haurren, Nerabeen eta Gazteen Euskal Behatokiak 2025eko abenduan egindako inkesta batetik datoz. Bertan, 15 eta 29 urte bitarteko 2.727 gazte elkarrizketatu ziren.
Emaitzen artean, nabarmentzekoa da gazte gutxik (% 20k baino gutxiagok) nahi dutela gurasoen lan bera egin.
