Basque Team Fundazioaren 2026rako beka eta laguntzen oinarriak onartu ditu Gobernu Kontseiluak (Gobernu Kontseilua 2026-03-24)

Argitalpen-data: 

Argazkia.jpg
  • Goi mailako kirola laguntera bi deialdi onartu dira: lehena, kirolari, teknikari eta epaileei zuzendutako beken deialdia, 1.027.300 eurorekin, eta bigarrena, kirol erakundeen goi mailako proiektuak laguntzeko deialdia, 405.000 eurorekin

 

Gobernu Kontseiluak onespena eman die Basque Team Fundazioak 2026. urtean goi"mailako kirola sustatzeko emango dituen beka eta laguntzen oinarri arautzaileen deialdiei. Guztira, 1.432.300 euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak, Basque Team Fundazioaren bidez, bi deialdi hauetara.

 

Alde batetik, Basque Team Beketara 1.027.300 euro bideratuko dira, iaz baino %3,6ko gehiago. Deialdi honen bidez, Basque Team Fundazioak 2026an kirolariei, kirol"teknikariei eta nazioarteko lehiaketetan jarduten duten epaileei zuzendutako beka"programa kudeatzeko oinarriak onartu dira. Beken helburua da euskal kirolarien prestakuntza eta lehiaketa nazioarteko ekitaldi nagusietan bultzatzea, bereziki programa olinpiko eta paralinpikoan sartzen diren diziplinetan.

Beken deialdiaren balorazioan kontuan hartuko dira 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko nazioarteko emaitzak. Salbuespen gisa, bekari eusteko aintzat hartuko dira haurdunaldia, lesio larriak edo osasun"arazo luzearen ondoriozko ezintasuna.

Beka programaren modalitateak:

  • Basque Team Kirolariak (programa olinpikoa eta paralinpikoa)
  • Basque Team Teknikariak
  • Atzeraeraginezko Basque Team
  • Basque Team Support
  • Basque Team Epaileak

Bestalde, Kirol"erakundeei zuzendutako laguntzetara 405.000 euro bideratuko dira Basque Team Fundaziotik. Deialdi honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko kirol"erakundeen 2026an goi"mailako kirol"proiektuak lagunduko dira, eta, hala, kirol"erakundeek kirolarien prestakuntzan eta nazioarteko lehiaketetarako prestaketa"egituretan duten eginkizuna sendotu nahi da.

Bi agindu hauen bidez, Eusko Jaurlaritzak, Basque Team Fundazioaren bidez, euskal goi"mailako kirolaren garapena eta nazioarteko presentzia indartzeko duten konpromisoa berresten du.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)