- Altzaga, Arama, Ataun, Baliarrain, Beasain, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama eta Zeraingo 40 ordezkari inguruk parte hartu dute gaurko bileran
Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburuak Beasaingo Igartza Jauregian egin den Basque Segurtasun Foroaren urteko lehen bileran parte hartu du gaur. Topaketan Altzaga, Arama, Ataun, Baliarrain, Beasain, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama eta Zeraingo 40 bat ordezkarik parte hartu dute Goierriko segurtasunari buruz hitz egin eta etorkizuneko erronkak identifikatzeko.
Basque Segurtasun Foroaren Topaketa hauetan, dinamika parte hartzaile baten bidez, parte hartzaileen ekarpenak, esperientziak eta proposamenak jasotzen dira erakunde eta agente desberdinen arteko koordinazioa indartzeko eta egungo eta etorkizuneko segurtasun-erronken aurrean, erantzun bateratua hobetzeko, hala nola larrialdien kudeaketa, klima-aldaketaren eragina, herritarren segurtasuna, ziberdelinkuentzia, emakumeen aurkako indarkeria, droga-trafikoa eta -kontsumoa, etab.
Gaurko bileran Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Goierriko erakundeetako ordezkariek, Ertzaintzako agenteek eta udaltzaingoek, suhiltzaileek, Osakidetzako, Gurutze Gorriko, garapen agentzietako, emakumeen elkarteetako edo enpresetako ordezkariek parte hartu dute, besteak beste.
Prozesu parte-hartzailea Euskadi osoan
Gaurkoa Basque Segurtasun Foroaren hamahirugarren ekitaldia izan da. Goierriko bileraren aurretik Arabar Errioxan eta Mendialdean, Oarsoaldean, Bilbon, Aiaraldean, Urola Kostan, Lea-Artibain, Debabarrenan, Ezkerraldean, Enkarterrin, Araban eta Debagoienan egin dira.
Basque Segurtasun Foroa parte-hartze prozesu bat da, segurtasunari buruzko diagnostiko partekatu bat ikuspegi integral batetik eraikitzeko. Prozesu horretan, hainbat erakundek, entitatek eta eragilek topagune bat izango dute kezkatzen dituen segurtasunarekin lotutako gaiak lantzeko: herritarren segurtasuna, larrialdi klimatikoa, mugikortasuna, ekitaldi handiak, zibersegurtasuna, larrialdiak...
Foroaren hurrengo hitzordua Gipuzkoa mailakoa izango da eta urtarrilaren 28an egingo da.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)