AtxabaltaMugi!: Hamar urte Aretxabaleta mugimenduan jartzen

Argitalpen-data: 

AtxabaltaMugi!: Hamar urte Aretxabaleta mugimenduan jartzen

Duela hamar urte, 2016an, Aretxabaletako Udalak apustu sendo eta estrategikoa egin zuen jarduera fisikoa herritar guztien eskura jartzeko, sedentarismoari aurre egiteko eta osasuna sustatzeko helburuarekin. Hasiera-hasieratik, asmoa aretxabaletarrak aktibatzea izan zen, bereziki jarduera fisikorik egiten ez zuten pertsonengana iritsiz eta mugitzea eguneroko ohitura bihurtzeko erraztasunak emanez.

Gaur egun, zerbitzua ez da soilik aholkuak emateko gune bat, herriko osasun-ekosistemaren zutabeetako bat baizik. Arrakasta hori ez da kasualitatea izan, hainbat faktorek ahalbidetu baitute proiektua sendotzea. Alde batetik, herritar bakoitzaren beharrak eta gustuak kontuan hartzen dituen orientazio pertsonalizatua dago, eta bestetik, osasun-zentroarekin, kirol-zerbitzuarekin, gizarte-zerbitzuekin eta herriko elkarteekin eraikitako elkarlan zuzena, jarduera fisikoa irisgarriago eginez eta komunitate sentimendua indartuz. 

Atxabaltamugi! zerbitzua gertuagotik ezagutzeko eta proiektu honek herritarrengan duen eragina hurbilagotik ezagutzeko, ikusi sortu berri duten bideoa.

Zorionak AtxabaltaMugi!