Atenea Talento Industrial programaren edizio berria, Bizkaian lanean hasi edo hobetu nahi duten eta ingeniaritzako prestakuntza duten emakumeei zuzendutako ekimena

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak (COIIB) ATENEA Talento Industrialaren edizio berria jarri du abian, ingeniaritzako prestakuntza duten emakumeei zuzendutako proiektu berritzailea

Ingeniaria zara eta industria-sektorean lanean hasi edo bertara itzuli nahiko zenuke? Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak (COIIB) ATENEA Talento Industrial jarri du abian, ingeniaritzako prestakuntza duten emakumeei zuzendutako proiektu berritzailea.

Proiektuaren helburua da haien ibilbide profesionala bultzatzea eta Bizkaiko industria- eta teknologia-enpresetako enplegu teknikoan sartzea edo berriro laneratzea erraztea. Programak orientazio eta laguntza profesionala, ibilbide eta helburu profesionalak lantzeko banakako eta taldeko saioak, ingeniaritzaren arloko emakume erreferenteekin topaketak eta industria- eta teknologia-enpresekin harremanetan jartzeko guneak eskainiko ditu.

Ingeniaritzako prestakuntza baduzu eta industria-sektorean lanean hasteko edo bertara itzultzeko aukera baten bila bazabiltza, ATENEA Talento Industrial programaren aurkezpen-jardunaldira gonbidatzen zaitugu: 2026ko urriaren 30ean, 10:00etatik 11:30era, Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialean (COIIB (leiho berri batean irekitzen da)). Jardunaldian izena emateko, jarri harremanetan: colegio@coiib.eus - 944 232 244. Proiektua Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak finantzatzen du.