‘La depuración del magisterio en Basauri. Maestros y maestras bajo sospecha (1936-1940)’ Araceli Anguloren liburuak tokiko irakasleen jazarpen ideologikoa zehazten du Gerra Zibilaren hasieran. Basauriko Udalaren, Salamancako Artxiboaren eta Administrazioaren Artxibo Orokorraren dokumentazioa oinarri hartuta, azterlanak irakasleek, ideologia ofizialarekin bat ez etortzeagatik, bizitako erbestea eta desgaikuntza profesionala ikusgai jartzen ditu.
Gogora Institutuak 2025eko deialdian diruz lagundutako lan hau Araceli Angulok aurkeztuko du, Basauriko alkate Asier Iragorrirekin eta Gogora Institutuko artxibo, liburutegi eta domumentazioko teknikari Lola Fiallegasekin batera.
Otsailaren 13an izango da, 19:00etan, Basauriko Ibaigane kaleko 2. zenbakian, Kultur Etxeko Areto Nagusian.