Ostegunean maiatzak 7an izango da arratsaldeko 18:30ean. Aurreko hilean hasi gendun"Liburuaren Eguneko" ospakizunen aitzakian gonbidatu dugu liburutegira.
Euskarazko irakurle klubaren baitan izango da. Oraingoan Ane Zubeldia idazlearen "Kontra" poema liburua irakurrita eraman, eta haren gaineko solasaldia egingo dute idazlea bertan dela.
Legazpiko liburutegian 8. urtez jarraian abian dela euskarazko irakurle taldea. Miriam Luki kazetari eta idazleak egiten ditu gidari lanak.
Osteguneko saiora, euskaraz irakurtzen duen legazpiar oro gonbidatu nahi dugu, irakurlea izan edo irakurtzen hasteko intentziotan dabilena ere. Bide batez, irakurle taldeak nola funtzionatzen duen ikus dezake.
"Kontra" 2025an argitaratu zuen Susak eta orain gutxi lan honek lortu du Espainiako Literatur Kritikarien Elkartearen euskarazko Kritikaren Saria poesiaren arloan. Idazle gipuzkoarraren estreineko lan hau euskal lirikaren munduan "oldarraldi liluragarria" lez aitortu du lehen aipatutako sariaren epahimahaiak. Haien esanetan, esperimentazio formalean eta indar sentsorialean oinarrituta, gorputza subjektu, hizkuntzaren jatorri eta idazteko lurralde bihurtzen da.