Alokairu libreko etxebizitzen eskaintzak gora egin du eta dagoeneko 89.729 kontratu ditu Euskadin 2025eko bigarren hiruhilekoko AMEren arabera

Argitalpen-data: 

Contratos_activos.png
  • 2025eko ekainaren 30ean alokairu libreko indarreko fidantzak 85.073 ziren, eraikin kolektiboetan ohiko etxebizitzaren bizitegi-erabilera zutenak, (aldi baterako etxebizitzak eta familia bakarrekoak kontuan hartu gabe).
  • Estatistikak aipatzen duen aldian, Errenteria bakarrik zegoen ofizialki bizitegi-merkatuko gune tentsionatu gisa deklaratuta, eta horrek alokairuaren legezko mugak zituen.

Alokairu Merkatuaren Estatistikaren (AME) arabera, 2025eko ekainaren 30ean etxebizitzen alokairu libreko 89.729 kontratu (merkatuko prezioan) zeuden erregistratuta eta indarrean Eusko Jaurlaritzaren fidantzen gordailuan. Horietatik, 2.997 sasoiko etxebizitzak  ziren eta, haien berezitasuna dela eta, azterketatik kanpo geratu dira.

Era berean, etxebizitzaren ohiko erabilera izan arren, azterlan honetarako ez dira kontuan hartu familia bakarreko 1.659 etxebizitzak ere. Izan ere, dituzten ezaugarri bereizleak direla eta azterketa berezia merezi dute horiek.

Txostenean , ohiko etxebizitza kolektiboaren alokairu libreko  85.073 kontratu aztertuko dira, kontratua hasi zen eta 2025.eko ekainaren 30ean aktibo jarraitzen zutenak.

Bigarren hiruhilekoan, Gipuzkoako Errenteria bakarrik zegoen formalki bizitegi-merkatuko gune tentsionatu gisa deklaratuta, eta alokairuaren igoeren legezko mugak zituen. Aldi horretan, erreferentziazko prezioen indizeak ere ez zeuden oraindik onartuta.

2025ko ekainaren 30ean indarrean dauden fidantzak, etxebizitza librearen alokairu kontratuei lotuak (merkatuko prezioetan), etxebizitza motaren eta lurralde historikoaren arabera

Kontratu mota

Lurralde Historikoa

Guztira

Araba

Gipuzkoa

Bizkaia

Ohiko etxebizitza

Erabilera mota

Kolektiboa

12.044

30.494

42.535

85.073

Familia bakarrekoa

401

517

741

1.659

Guztira

12.445

31.011

43.276

86.732

Aldi baterako etxebizitza

Erabilera mota

Kolektiboa

423

1.153

1.329

2.905

Familia bakarrekoa

14

43

35

92

Guztira

437

1.196

1.364

2.997

Guztira

Erabilera mota

Kolektiboa

12.467

31.647

43.864

87.978

Familia bakarrekoa

415

560

776

1.751

Guztira

12.882

32.207

44.640

89.729

Iturria: Etxebizitza eta Hiri agenda Saila. Alokairu Merkatuaren Estatistika

Lurraldeka, alokatutako etxebizitzen % 14,2 Araban daude (12.044 fidantza), eta, ondoren, Gipuzkoan, % 35,8 (30.494 fidantza). Gordailu-kopuru handiena Bizkaian dago (42.535 fidantza; % 50,0).

Indarrean dauden fidantzak eta hileko batez besteko errenta

Euskadin ohiko erabilerarako etxebizitza kolektiboei lotuta 2025eko ekainaren 30ean indarrean zeuden etxebizitza libreen alokairu-kontratuen batez besteko errenta (merkatuko prezioetan) 785,6 eurokoa da hilean, eta 10,3 eurokoa metro karratuko.

Indarrean dauden fidantzak eta hileko batez besteko errenta 2025ko ekainaren 30ean

85.073 kontratu

785,6 €/hileko

10,3 €/m²

Hileko errentaren estatistika deskribatzaileak (indarrean dauden kontratuak)

2025-06-30ean indarrean zeuden kontratuak

25 pertzentila

Mediana

75 pertzentila

Alokairu-errenta

 

 

 

Hileko errenta (€/hileko)

643,0€

750,0€

881,3€

Eraikitako m² ko errenta

8,1€

10,0€

12,1€

Hileko errenta pertzentilean finkatutako mugatik gora duten etxebizitzen kopurua

63.805

42.537

21.268

Gordailu berriak

2025eko bigarren hiruhilekoan eratutako fidantzak 848,7 eurokoak izan dira (aurreko urteko hiruhileko berean erregistratutakoa –813,9 €– baino % 4,3 gehiago).

Jarritako fidantzen hileko batez besteko errenta. 2016-2023 urtekoa eta 2024 eta 2025. urteetako hiruhilekoak

2025eko bigarren hiruhilekoan erregistratutako gordailu berrien batez besteko errenten azterketak honako zifra hauek ematen ditu: 626,6 €/hil 2.500 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan, 872,5 €/hil 40.001 eta 100.000 biztanle arteko udalerrietan eta 947,1 €/hil hiriburuetan batez beste erregistratutako errentetan.

Urte arteko datuei erreparatuta, 40.001 eta 100.000 biztanle arteko udalerrietan izan da igoerarik handiena (+% 6,3), eta, gero, 5.001 eta 10.000 biztanle arteko udalerrietan (+% 6,2).

2025eko bigarren hiruhileko honetan, udalerri guztiek, biztanleriaren maila edozein dela ere, errentetan igoerak, handiagoak edo txikiagoak, izan dituzte urte artekoetan

Hazkunde hori udal-maila guztietan ere ikusi da, hiruhilekoei dagokienez. Hileko batez besteko errentek ia-ia bere horretan eusten diote hiriburuetan (+% 0,3) eta 10.001 eta 20.000 biztanle arteko udalerrietan (+% 0,7); aldiz, gainerako hazkundeak 20.001 eta 40.000 biztanle bitarteko udalerrien % 1,5aren eta 40.001 eta 100.000 biztanle bitarteko udalerrien % 4,3ren artekoak dira

Eraikitako metro koadroko errenta. 2016-2023 urtekoa eta 2024 eta 2025. urteetako hiruhilekoak

Oharra: Aldaketa datuen iturrian: Higiezinen azalera zehazteko erabilitako iturria aldatu izanak aldatu egin ditu metro koadroko kalkulatutako errenta-balioak, eta horrek aldaketak eragin ditu datu horren ondoriozko serie eta adierazleetan; ikus alderdi metodologikoak dokumentuaren amaieran.

Eraikitako metro karratuko prezioan ikusitako urte arteko jaitsierak (-% 3,7) 0,4 euroko beherakada ekarri du, eta 2024ko bigarren hiruhilekoan metro karratuko 11,0 eurokoa izatetik 2025eko aldi berean 10,6 eurokoa izatera igaro da . (*).

(*) Oharra: Eragiketa hasi zenetik 2024ko laugarren hiruhilekora arte, metro koadroko errentak kalkulatzeko erabilitako higiezinen azalera hiru lurralde historikoek emandako katastro-erregistroetatik lortu zen. Erregistro horiek ez zituzten zuzenean bereizten azalera erabilgarria eta azalera eraikia, eta, beraz, eraldaketa-prozesu sistematizatu bat aplikatu behar izan zen (bihurketa-faktoreak).

2024ko laugarren hiruhilekotik aurrera, Eustat hasi zen higiezin bakoitzerako azalera erabilgarria eta azalera eraikia zehaztasun handiagoz ematen, eta beraz, ordura arte aplikatutako egozpenak egiteko beharra desagertu zen. Horren ondorioz, azaleraren aldagaia lortzeko informazio-iturria aldatzea erabaki zen, errentak metro koadroko kalkulatzeko.

              2025eko ekainaren 30ean Euskadin indarrean zeuden fidantzen artean alokairuaren batez besteko preziorik handiena duten eremu funtzionalak Donostialdea-Bidasoa Beherea (912,4 €) eta Bilbo Metropolitarra (817,5 €) dira, eta bi eremu funtzionalen ezaugarria da kokatuta dauden lurraldeetako hiriburuak hartzen dituztela.

Hala ere, ez da hori Araba Erdialdearen kasua; izan ere, Gasteiz barne hartzen duen arren, eremu funtzionalak eta hiriburuak ez dute gainditzen erkidegoko batez besteko alokairu-errenta.

Beste muturrean daude Arabako Errioxako eremu funtzionala (435,7 €) eta Aiaraldea (574,9 €) eta Busturialdea-Artibai (584,5) eremuak. Azken bi horiek errenta apur bat altuagoak dituzte

Informazio gehiago: EAEko Alokairu-merkatuaren Estatistikaren emaitzen txostenak - AME

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)