Hautaketa-prozesuetan parte hartuko duten pertsonei jakinarazten zaie oposizio-faseko lehen bi proben aurreikusitako datak ezarri direla. Prozesu guztietan, lehenengo eta bigarren probak egun berean egingo dira: lehenengoa goizez eta bigarrena arratsaldez.
Azterketen antolaketa egokia bermatzeko, hautagaiei gomendatzen zaie egun osoa erreserbatzea dagokien deialdirako.
|
Eskala |
Lehenengo eta bigarren probak |
|
Administrarien Kidegoa. Administrarien Eskala. |
Urtarrilaren 16an |
|
Laguntzako langileen talde profesionaleko mandataria |
Urtarrilaren 17an |
|
Zigorrak Betearazteko Laguntzaileen Eskala |
Urtarrilaren 23an |
|
LKT. Arrantzako eskala |
Otsailaren 13an |
|
LKT Hazien eskala |
Otsailaren 13an |
|
LKT Delineazioko eskala |
Otsailaren 13an |
|
LKT Kudeaketa-informatikako Eskala |
Otsailaren 24an |
|
LKT Laborategiko eta Osasun- eta Ingurumen-ikuskaritzako Eskala |
Otsailaren 25ean |
Adierazitako datak probak egiteko gaur egun aurreikusita dagoen plangintzaren arabera ezarri dira. Nolanahi ere, behin betiko azterketa-datak hautaketa-prozesu bakoitzean behin betiko onartutako eta baztertutako pertsonen zerrendak onartzen dituen IVAPeko zuzendariaren ebazpenaren bidez ezarriko dira.