23 euskal upategik parte hartu dute ProWein 2026an, ardoaren nazioarteko azokarik handienean

Argitalpen-data: 

PROWEIN_2026_1.png
  • Eusko Jaurlaritzak euskal ardogintzaren sektoreari lagundu dio azoka honetan, nazioarteko proiekzioa indartzeko
  • Euskadi Basque Country erakustokian 13 upategi daude, Arabako Errioxako ardoa, txakolina eta destilatuak barne

Alemaniako Düsseldorf hiria ardogintzaren munduko epizentroa izango da gaurtik aurrera, ProWein ardoaren eta edari alkoholdunen sektoreko erreferentziazko azokaren 32. edizioarekin.

Euskadiko 23 upeltegik parte hartu dute aurten merkataritzan eta gastronomian aritzen diren nazioarteko profesionalei soilik zuzendutako hitzordu honetan. 2025eko azken edizioan, 65 herrialdetako ia 4.200 erakusketari bildu ziren eta 42.000 bisitari baino gehiago izan zituen.

ProWein 2026an parte hartu duten euskal enpresetako hamahiruk beren edariak modu bateratuan erakutsiko dituzte Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak sustatutako Euskadi Basque Country standean. Arabako Errioxako bederatzi upategi, hiru txakolindegi eta destilategi bat dira.

Gaur goizean, Raul Perez Iratxeta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordea Düsseldorfen izan da, enpresa horiek ProWeinen duten presentziari babesa emateko. Azoka honetan parte hartzea Euskadiko Elikagaien Industria Sustatzeko Planaren parte da. Plan horren bidez, Eusko Jaurlaritzak lehen sektoreari eta elikagaien industriari laguntzen die balioa sustatzeko, bereizteko eta sortzeko estrategian.

Ildo horretan, sailburuordeak azpimarratu duenez, "sektorearekin batera ari gara lanean nazioarteko proiekzioa indartzeko eta lehiakortasuna bermatzeko. Erakundeen laguntza beharrezkoa da gure upeltegiek munduko merkatuan gainerakoek bezala lehiatu ahal izateko Arabako Errioxako ardoekin eta txakolinekin, kalitate, tradizio eta berezitasun handikoak baitira".

Azken datuen arabera, EAEko mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreko salmentek egonkortasun handiagoa dute esportazioetan, barne-merkatuan hautemandako beherakadaren aldean. Esportazio-prezioek egonkor samar jarraitzen dute urtetik urtera, gorabehera arinekin. Hala, datu horiek berretsi egiten dute Arabako Errioxako ardoak balio-segmentuetan duen posizioa eta nazioarteko testuinguru zorrotzean prezioei eusteko duen gaitasuna.

INFOVIren 2025-2026 kanpainako azken datuek islatzen duten egoera kontsumoaren bilakaerak eta nazioarteko merkatuaren egoerak baldintzatzen dute.

ProWein Alemanian egiten da, eta hain zuzen ere Alemania da Euskadiko ardoen esportazio-merkatu nagusietako bat oraindik ere.

Euskadiko standean dauden enpresak

Arabako Errioxako ardoa

ALTÚN

COVILA UPATEGIAK

FAMILIA CHAVARRI UPATEGIAK

LA MARQUESA - VALSERRANO UPATEGIAK

UKAN WINERY

ARTUKE UPATEGIAK ETA MAHASTIAK

OSTATU

EXOPTO UPATEGIAK

VALDEMAR FAMILY

Txakolinak

HIRUZTA TXAKOLINA

VIRGEN DE LOREA UPATEGIAK

HIKA BODEGA

Destilatuak

LASIL EXCLUSIVE BRANDS

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)