2027rako Euskadiko Aurrekontu Proiektua Legebiltzarrean tramitatzen hasi da

Argitalpen-data: 

20261028_Proyecto_Presupuesto_CAE_2027_1.jpg
  • Aurrekontuak 17.629 milioi eurokoak dira, eta zerbitzu publikoen, gizarte-ongizatearen eta Euskadiren etorkizunerako inbertsio estrategikoen aldeko apustua indartzen dute

2027rako Euskadiko Aurrekontu Orokorren Proiektuak gaur hasi du ibilbidea Legebiltzarrean, Noël d’Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburuak Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteari formalki entregatu ostean. Hala, Eusko Jaurlaritzaren hurrengo ekitaldiko jarduna gidatuko duten kontuen tramitazioa hasi da.

Jose Enrique Corchón Finantza Politikako eta Aurrekontuetako sailburuordeak ere parte hartu du ekitaldian, eta sailburuak azpimarratu du aurrekontu-proiektuak zerbitzu publikoak sendotzeko eta hobetzeko asmoa duela oinarri, eta, aldi berean, datozen urteetako erronka ekonomiko, sozial eta demografiko handiei aurre egiteko behar diren inbertsioak bultzatzen dituela.

2027rako kontuak 17.629 milioi eurokoak dira, hau da, aurreko ekitaldian baino % 7,6 handiagoak. Aurrekontuaren helburua da herritarren eskaera nagusiei erantzutea, gizarte-babesa indartzea eta Euskadiri lehiakortasuna, jasangarritasuna eta gizarte-kohesioa handitzeko beharrezko tresnak ematea.

Proiektua Eusko Legebiltzarrean erregistratuta, ongizate-estatua indartzeko, jarduera ekonomikoa bultzatzeko eta Euskadiren etorkizuna gidatuko duten eraldaketei laguntzeko diseinatutako kontuen gaineko eztabaida eta analisi parlamentariorako prozesua abiatuko da orain.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)