Eusko Jaurlaritzak eta BBVA Fundazioak Xabier Lete Euskarazko Literatura Sorkuntzarako Bekaren 2026ko deialdia zabaldu dute. Ekimen honen helburua euskarazko literatura-sorkuntza bultzatzea eta sendotze-bidean dauden idazleen talentua babestea da.
Bekak 70.000 euro gordineko zuzkidura du, eta hautatutako egileari aukera emango dio urtebetez eleberri original bat euskaraz sortzera erabat dedikatzeko, dedikazio esklusiboan. Helburua da literatura-proiektu konplexuak garatzeko baldintza egokiak eskaintzea eta euskarazko literatur sistemaren sendotzea sustatzea.
Deialdi hau Eusko Jaurlaritzaren eta BBVA Fundazioaren talentu sortzailearen aldeko konpromisoaren barruan kokatzen da, baita irakurzaletasuna sustatzeko eta euskarazko kultur edukiak sortzen laguntzeko helburuan ere, gero eta globalagoa den testuinguru kulturalean euskararen presentzia eta proiekzioa indartuz.
Xabier Lete Beka 2024an jaio zen bi erakundeen arteko lankidetzari esker. Ordutik hona, bi egilek jaso dute Lete Beka:
- Eider Rodríguez Martín, lehen edizioko irabazlea, fikziozko eleberri-proiektu bati esker.
- Patxi Zubizarreta, 2025eko deialdian hautatua, intimoa eta egunerokoa ardatz dituen izaera introspektiboko nobela-proiektuagatik.
Beka adin nagusiko pertsona fisikoei zuzenduta dago, lan-bizitzan daudenei eta euskaraz gutxienez literatura-lan bat argitaratu eta merkaturatu dutenei. Hautatutako proiektua hamabi hilabeteko epean garatu beharko da, beka onartzen denetik aurrera, eta epe hori amaitzean bukatuta egon beharko du.
Eskabideak aurkezteko epea 2026ko otsailaren 10ean hasi eta apirilaren 10ean, 13:00etan amaituko da. Eskaerak formatu digitalean aurkeztu beharko dira, eta deialdiaren oinarriak eskuragarri daude Eusko Jaurlaritzaren eta BBVA Fundazioaren webguneetan.
- Deialdia / Convocatoria: https://www.fbbva.es/becas/xabier-lete-beka-euskarazko-literatura-sorkuntzarako-2026/
- Deialdiaren oinarriak / Bases de la convocatoria: https://www.fbbva.es/wp-content/uploads/2026/01/oinarriak-xabier-lete-beka-2026.pdf
- Maiz egiten diren galderak / Preguntas frecuentes: https://www.fbbva.es/wp-content/uploads/2026/01/ohiko-galderak-xabier-lete-beka-2026.pdf
- Eskabide orria / Impreso de solicitud: https://www.fbbva.es/wp-content/uploads/2026/01/eskabide-orria-xabier-lete-beka-2026.pdf
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)