Izena eman dutenek HABEren webguneko eremu pertsonalean kontsulta dezakete hitzordua, "Azterketaren datak eta lekuak" atalean.
Bestalde, gogorarazi nahi da ezen, lurralde-aldaketa eskatu nahiko bada, bihar (apirilak 28) egin daitekeela eskaera hori, "Azterketaren datak eta lekuak" atalean bertan gaituko den botoi baten bidez. Gogoan izan, halaber, idatzizko proba egiten den leku berean egin behar dela ahozko proba ere; beraz, kontuz ibili zer lurralde hautatzen duzun (ikus egutegia HABEren webgunean).
2026ko lehenengo azterketaldiko idatzizko probaren datak argitaratu dira.
Argitalpen-data: