AGINDUA, 2026ko irailaren 22koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira 2026ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko toki-esparruan osasuna sustatzeko partaidetza-proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak.
Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei zuzendutako dirulaguntzen deialdia egitea, ekintza komunitarioaren bidez osasuna toki-mailan sustatzera bideratutako proiektuak gara ditzaten.
Deialdiaren zenbatekoa 250.000 eurokoa da (berrehun eta berrogeita hamar mila euro).
Laguntza hauen helburua da 2026ko urtarriletik abendura bitartean egindako partaidetza-proiektuak finantzatzea, honako helburu hauekin:
- Espazio berean bizi direnen bizi-baldintzak hobetzea.
- Osasuna eta ongizatea hobetzeko prozesuetan ekintza indibidualeko eta kolektiboko gaitasunak sustatzea.
- Loturak eta gizarte-kohesioa indartzea, kalteberatasun-egoeran dauden kolektiboak barne hartuta.
Eskabide bat aurkeztuko da proiektu bakoitzeko, eta eskabide bat baino gehiago aurkeztu ahal izango da erakunde bakoitzeko.
Eskabideak aurkezteko epea 2026ko urriaren 26an amaituko da.
Kontaktu-informazioa
- ARABA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 945 017157
- BIZKAIA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 944 031577
- GIPUZKOA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 943 022717
- Eusko Jaurlaritzako Egoitza Nagusia: 945 019203