FotoArteren XXI. edizioko erakusketak Gasteizko gizarte-etxeak bisitatuko ditu maiatzetik irailera

  • FotoArteren XXI. edizioko erakusketak Gasteizko gizarte-etxeak bisitatuko ditu maiatzetik irailera

  • Irudiaren munduari buruzko hitzaldia eta bi tailer ere antolatu dira

FotoArteren XXI. edizioak ezagutarazi zituen irabazleen izenak: lehen saria Karlos Egino Olabek eta El trono improvisado lanak jaso zuten. Orain, saritutako 5 irudiei epaimahaiak hautatutako beste 27 gehituko zaizkie, erakusketa ibiltaria osatzeko. 32 argazki horiek gizarte-etxeak zeharkatuko dituzte maiatzaren amaieratik irailera.

Erakusketa maiatzaren 28an inauguratuko da, 19:00etan, Pilar gizarte-etxean, eta Xuxurlaka arpa & uilleann pipe taldearen emanaldia (sarrera librea, tokia bete arte) izango da. Bertan egongo da ekainaren 17ra arte, orduan Salburura joango baita, ekainaren 18tik 29ra. Hurrengo geldialdia Hegoalden egingo du, ekainaren 30etik uztailaren 13ra. Uztailaren 14tik 30era Zabalganara helduko da. Hurrengo geralekua Ibaiondo izango da, uztailaren 31tik abuztuaren 31ra, eta ibilbidea Pilarren amaituko da berriro, irailaren 1etik 15era.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMaiatzak 7
  • Gaia Ikusizko arteak