Koldo Mitxelenaren "Obras Completas", irekian
- EHUko Argitalpen Zerbitzuak Anuario ASJU aldizkarian argitaratutako liburuak digitalizatu ditu, eta euskal hizkuntzan eta kulturan interesa dutenei eskainiko dizkie
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Argitalpen Zerbitzuak Luis Michelena. Obras Completas lanaren 15 liburukien argitalpen digitala aurkeztu berri du, eta irekian eskura daitezke. Bilduma hori paperean argitaratuta zegoen jada ASJUn (Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo"). Hizkuntzalaritzako eta Euskal Filologiako nazioarteko aldizkari hori 1954an sortu zuten Koldo Mitxelenak eta Manuel Agudek. Orain, ordea, EHUko Argitalpen Zerbitzuak guztiak digitalizatu ditu, eta publikoari irekian eskaintzen dizkio.
Joseba Andoni Lakarrarentzat (ASJUren zuzendaria, Ibon Sarasolarekin batera), "Mitxelenaren Obras Completas lana irekian argitaratzea albiste ederra da euskalari eta euskaltzaleentzat, historiari, euskarari eta euskal literaturaren beste alderdi batzuei buruz dituen edukiengatik, alderdi horietan Mitxelenak funtsezkoa izaten jarraitzen baitu. Gainera, zalantzarik gabe, aukera bikaina da, besterik gabe, gure herriko hizkuntzari eta kulturari buruz interes eta indar betean dauden testuen euskarazko nahiz gaztelaniazko prosa dotoreaz gozatu ahal izateko".


