"Mitoaroa III" ikuskizunaren aurrerapena aurkeztu du Pello Reparazek
- Ekainaren 19an eta 20an San Mamesek hartuko duen ikuskizunaren xehetasunak aurkeztu dituzte prentsaurrekoan ahaldun nagusiak eta Pello Reparazek
Gaur goizean, ekainaren 19an eta 20an San Mames beteko duen "MITOAROA III" ikuskizunaren aurkezpen instituzionala egin da Foru Jauregian. Bizkaiko ahaldun nagusi Elixabete Etxanobek eta Pello Reparazek aurkeztu dituzte hedabideen aurrean ZETAK taldearen trilogia itxiko duen kultur proposamen honen xehetasunak. Mugarri hori Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin ospatuko da, euskal kulturari eta euskarazko sorkuntzari formatu handiko ikusgarritasuna emateko aukera paregabea delakoan.
"MITOAROA I" eta "MITOAROA II"-ren arrakastaren ondoren iritsiko da MITOAROA III-a San Mamesera. "MITOAROA I" (oraina) eta "MITOAROA II" (iragana) saioen ondoren, "MITOAROA III"-k beste jauzi bat egingo du: etorkizunera begira egingo den ikuskizuna izango da, San Mames euskal kulturaren bozgorailu handi bihurtzeko pentsatua.


