Kultur entitateentzako dirulaguntza, kultur hedapenerako proiektuak egiteko - IDEIA 2026

  • Kultur entitateentzako dirulaguntza, kultur hedapenerako proiektuak egiteko - IDEIA 2026

Deialdiaren xedea da kultur entitate eta elkarteen kultur proiektuetarako laguntzak arautzea, Nafarroako Gobernuaren Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparruan, jarraitutasunez egin ditzaten kultura hedatzeko jarduerak, Nafarroako Foru Komunitatean konferentziak, hitzaldiak, erakusketak, sariketak eta biltzarrak antolatuta, horien bitartez pertsona guztiek kulturarako irispidea izan dezaten eta bizitza kulturalean libreki parte har dezaten laguntzeko, Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legearekin bat.

Deialdi honen xedea da, halaber, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunari laguntzea, bai kultur sektorean bai herritar guztien artean.

Irismen soziala eta inklusiboa duten elkarteek gauzatuko dituzte proiektu horiek. Gizarte ehuna eta Nafarroako kultura sortzen, mantentzen eta sustatzen lagundu behar dute, eta biztanleria osoari zuzenduak egon.

Proiektuak 2025eko azaroaren 1etik 2025ko urriaren 31ra bitarte egin beharko dira, bi egun horiek barne.

Gastua eta ordainketa frogatzeko agiriek 2025eko azaroaren 1etik 2026ko azaroaren 6ra bitartekoak izan behar dute, biak barne.

Deialdi honen xede diren jardueren programazioak kontuan hartu beharko ditu hondakinen sorrera prebenitzearekin, hondakinen kudeaketa hobetzearekin eta ekitaldi publikoen ingurumen jasangarritasunarekin lotutako ingurumen neurriak, Ekitaldi Publikoei eta Jasangarritasunari buruzko apirilaren 17ko 36/2024 Foru Dekretua betez.

Eskatzaile bakoitzak proiektu bakar bateko proposamen bat baino ezin izanen du aurkeztu.

Jarduera hauek deialditik kanpo gelditzen dira:

a) Arte eszenikoetako eta musikako emanaldiak, euskarri digitalean egindakoak barne.

b) Zinemako eta ikus-entzunezko arteetako erakusketak.

c) Liburuak eta aldizkariak argitaratzea, bai ohiko euskarrian bai euskarri magnetiko edo informatikoan, edo argitalpen diskografikoak, artearen, kulturaren edo zientziaren gainekoak direnak.

d) Nafarroako kultur ondare immateriala dokumentatzeko, ikertzeko, transmititzeko, iraunarazteko, hedatzeko eta sustatzeko proiektuak.

e) Arte eszenikoetako eta musikako obren ekoizpenak, laborategiak eta edozein motatako egonaldiak.

Deialdiaren helburua da Nafarroako kultur jarduera biziagotzea, kultur entitateei laguntza emanez interes publikokotzat jotzen diren eta aurreko ataletan aipatzen diren xedea eta epea betetzen dituzten berariazko jarduerak egiteko.

83E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 16koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 29E/2026 Foru Agindua, martxoaren 3koa, dirulaguntza deialdi hau onesten duena: "Kultur entitateentzako dirulaguntzak kultur hedapenerako proiektuak egiteko. Ideia 2026". DDBN kodea: 891380


Laburrean

  • Epea 2026(e)ko Apirilak 14(e)tik 2026(e)ko Maiatzak 11(e)ra
  • EntitateaNafarroako Gobernua
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaIkusizko arteak, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua
  • JardueraSustapena eta zabalkundea
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.