BilbaoArten arte proiektuak egiteko eta estudio lagapenerako 2026-2027 epealdirako laguntzen deialdia

  • BilbaoArten arte proiektuak egiteko eta estudio lagapenerako 2026-2027 epealdirako laguntzen deialdia

BilbaoArtek, Bilboko Udalaren Ekoizpen Artistikorako Zentroak, ekoizpenerako 2026-27 laguntzen deialdia ireki du, BilbaoArten proiektu artistikoak egiteko estudio lagapenerako modalitatean.

Gehienez 11 laguntza izango dira. Mugikortasun- eta truke-programetan parte hartzen duten artistak eta BilbaoArteko artista gonbidatuak elkarrekin egongo dira. Hain zuzen ere, dagokien arloan beren ibilbidea eta esperientzia egiaztatu eta bermatu dezaketen artista profesionalei zuzenduta daude.

Dokumentazioa posta elektronikoz aurkeztu beharko da; horrela, inskripzio-fitxa eta gainerako dokumentazioa convocatorias@bilbaoarte.bilbao.eus helbidera bidali beharko dira, eta gaian eskatzen den laguntzaren modalitatea eta eskatzen duenaren izena adieraziko dira.

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 10ean amaituko da, eta hautatuen zerrenda ekainaren 10a baino lehen jakinaraziko da. Laguntza horiek 2026ko irailetik 2027ko uztailera bitarte izango dira.

Egungo deialdiak zuzkidura ekonomikoa handitzen jarraitzen du, artistak artearen sektoreko profesional gisa duen irudia aintzatesteko helburuarekin. Modu horretan, proiektu bakoitzak hilean 1.350 euro gordineko zuzkidura izango du (13.350 € 10 hilabeteetan), artistek Gizarte Segurantzan kotizatu ahal izan dezaten, ekintza horretatik eratorritako eskubide eta betebeharrekin.

Ekoizpenerako laguntzak eskura jarritako bitartekoak eta baliabideak izango ditu (banakako artistaren estudioa, zentroko gainerako azpiegiturak eskuratu ahal izatea, ekoizpen-tailer ezberdinetan, etxebizitza-aukera, aholkularitza- eta laguntza-zerbitzua, banako erakusketa egiteko aukera, besteak beste), eta, horrela, baldintza orokor horiekin, praktika artistikoa garatzeko dedikazio handiagoa eta hobea burutu ahal izango da.

DATU NAGUSIAK

EKOIZPENERAKO 2026-27 LAGUNTZEN DEIALDIA, BILBAOARTEN 11 PROIEKTU ARTISTIKO EGITEKO  ESTUDIO LAGAPENERAKO MODALITATEAN

11 laguntzaren deialdia.

Hiru modalitate: Ekoizpenerako laguntzak (gehienez 9), Silver laguntza (50 urtetik gorakoentzat), EHU laguntza (Euskal Herriko Unibertsitateko BBAA Fakultateko ikasleentzat).

Laguntzak izateko denbora: 2026ko irailetik 2027ko uztailera.

Eskaera egiteko epea: maiatzaren 10era arte.

Hautatutako proiektuaren jakinarazpena: ekainaren 10a baino lehen.

Izen-emateak: convocatorias@bilbaoarte.bilbao.eus helbidera idatzita; gaian, eskatzen den laguntza-modalitatea eta eskatzen duenaren izena adierazi behar dira.

Informazio gehiago esteka honetan.


Laburrean

  • Epea 2026(e)ko Apirilak 7(e)tik 2026(e)ko Maiatzak 10(e)ra
  • EntitateaBilbaoArte Fundazioa
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaIkusizko arteak
  • JardueraEkoizpena
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.