Moisés P. Sánchez eta Immanuel Wilkins Getxoko Jazzaldian arituko dira

  • Moisés P. Sánchez eta Immanuel Wilkins Getxoko Jazzaldian arituko dira

  • Charles Lloyd, Camille Thurman eta ‘Sketches of Latin Miles’ proiektuarekin batera, jaialdiaren 49. edizioko ordainezko kontzertuen eskaintza osatuko dute.

  • Sarrerak eta abonamenduak salgai egongo dira datorren astelehenetik aurrera

  •  CharLee Mito artistak sortu du jaialdiaren kartela

Getxo Jazzak abonu kontzertuetarako artisten zerrenda osatu berri du Moisés P. Sánchez madrilgo pianista eta Immanuel Wilkins saxo-jotzaile estatubatuarraren kontzertuekin. Artista horiez gain, aurretik iragarritako Charles Lloyd, Camille Thurman eta ‘Sketches of Latin Miles’ proiektuaren proposamenaz gozatu ahal izango dute zaleek Muxikebarrin uztailaren 1etik 5era bitartean, jaialdi getxotarraren 49. edizioan, aurten ere Euskadiko jazzaldien denboraldiari hasiera emango diona. Sarreren eta abonuen salmenta datorren astelehenean, martxoaren 30ean, hasiko da Getxo Kulturako ohiko kanaletan.

Lehenengo egunean, uztailaren 1ean, Moisés P. Sánchez piano-jotzaile eta konpositorearen eskutik hasiko dira kontzertu nagusiak. Grammy Latinorako izendatua eta bi aldiz Musika Independentearen MIN Sariaren irabazle, artista madrildarra Espainiako jazz-eszenaren balio nagusietako bat da. Eszenan hainbat hamarkada daramatza jazzetik irekitzeko gai den hizkuntza propioa garatzen, hala nola musika garaikidea, rock progresiboa edo soinu sinfonikoak, haria eta emozioa inoiz galdu gabe. Getxon, besteak beste, ‘Dedication II’ azken laneko kantuak joko ditu, eta laukotera itzuliko da duela hamabost urte New Yorken grabatutako izen bereko diskoaren lehen zatiari jarraipena emateko, freskotasunez eta pultsu adierazkorrez betetako obra lortuz. Horretarako, lagun izango ditu Javier Vercher (saxo tenorra), Toño Miguel (kontrabaxua), Naima Acuña (bateria) eta, gonbidatu berezi gisa, Cristina Mora abeslaria.

Uztailaren 5ean, igandean, Immanuel Wilkins (1997, Philadelphia) saxo-jotzaile gazteak itxiko du jaialdia, jazza tradizio bizi, arrisku-lurralde eta beste arte batzuekin hitz egiteko espazio gisa ulertzen duen belaunaldi berri baten erreferentea. The New York Times-ek 2020ko jazz diskorik onena izendatu zuen ‘Omega’ lanarekin egin zuen debuta liluragarrian hasi eta ‘Blues Blood’ bere azken lanera arte, begirada handinahi eta irekiago batekin zabaldu du bere musika, ahotsak eta testura berriak gehituz, bere esentzia galdu gabe: zintzotasuna, espiritualtasuna eta konexio ahalmen indartsua. Oraingoan, laukotean jardungo da Getxon, Micah Thomasekin (pianoa), Ryoma Takenagarekin (baxua) eta Kweku Sumbryrekin (bateria) batera.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMartxoak 27
  • Gaia Musika