2026. urtean zehar Bizkaiko Higiezinen Kultur Ondarea berritzeko eraikuntza esku-hartzeak egiteko dirulaguntzak
Dirulaguntza honen xedea da 2026an zehar Bizkaiko higiezinen kultur ondarea berritzeko egingo diren eraikuntza arloko esku-hartzeak.
Honako hauek izan ahalko dira foru-dekretu honetako diru-laguntzen onuradun: balio kultural nabarmena duten ondasun higiezinak berritzeko eraikuntza esku-hartzeak, baldin eta higiezinotan hobetu, finkatu, berritu edo zaharberritzeko lanak egin behar badira. Ildo horretan, diruz lagundu ahal izango dira egitura sendotzeko, estalkiak zaharberritzeko eta historiaren eta artearen ikuspegitik interes berezia duten arkitektura-elementuak zaharberritzeko lanak.
Honako higiezin hauei emango zaie lehentasuna: babes bereziko eta ertaineko ondasun higiezinei edo halakotzat jotzeko espedientea hasita daukaten ondasun higiezinei, hau dena, maiatzaren 9ko 6/2019 Euskal Kultur Ondareari buruzko Legeak ezarritako moduan.
Laburrean
- Epea 2026(e)ko Martxoak 27(e)tik 2026(e)ko Apirilak 15(e)ra
- EntitateaBizkaiko Foru Aldundia
- Deialdi-motaDirulaguntzak
- SektoreaOndarea
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


