Bizi ala Iraun: Folk garaikidea eta eraldatzen ari diren sustraiak

  • Bizi ala Iraun: Folk garaikidea eta eraldatzen ari diren sustraiak

  • Urtebetez ospakizuna, begirada berriak eta sormen-aniztasuna aretoaren hamargarren urteurrenean

Kluban musika-programazioaren eta programazio eszenikoaren hamargarren urteurrena izango da 2026a; bete den hamarkadan kultura, sorkuntza eta komunitatearen erreferente gisa finkatu da gunea. Hori ospatzeko, berritasunez beteta dator urtea: eduki handiagoko zikloak, proposamen bakoitzaren narratibei buruz hausnartzeko aukera emango duten mahai-inguru berriak, eta, gainera, bigarren hiruhilekoan lankidetza bereziak, belaunaldien arteko harremanak eta integrazioa musikaren bidez lantzeko, proiektuaren bokazio soziala, askotarikoa eta parte-hartzailea indartuz.

Bizi ala Iraun, Bidean Produkzioak-ekin batera antolatutako ziklo adierazgarrienetako bat bihurtuta, bere laugarren edizioarekin eta inoiz baino indar handiagoarekin itzuliko da. Leku berrietara iristeko sustraieta rabegiratzen duen programazioa, folklorea lengoaia garaikideetatik berritzen duten artistak elkartuz.

Edizioan mahai-inguru bat dago Galder Perezekin, tradizioari, mugei eta abangoardiari buruzko elkarrizketari hasiera ematen diona. Audience, Castazabal + La María, Ortiga, Gregotechno, Antía Muíño, De Ninghures, Javi Medina, Ibon RG eta Enrike Hurtado, Rocío Márquez, Mursego eta El Pony Pisador izenak elkartzek ditu zikloak, soinu-paisaia anitza, ausarta eta guztiz identitarioa osatuz.

Informazio gehiago

 


  • DataOtsailak 27
  • Gaia Musika