Izaro abenduan itzuliko da, disko berriarekin

  • Izaro abenduan itzuliko da, disko berriarekin

Izaro kantaria abenduan itzuliko da, lan berri batekin. “Arkitektura” izena jarri dio lan horri, bosgarren lan luzea izango duenari, eta "bi bihotzekin egin dudan lehen diskoa” dela adierazi du musikariak, haurdun baitago.

Disko horren aurkezpen kontzertua 2027ko urtarrilaren 23an izango da, Ficoba Irungo espazioan, eta sarrerak salgai daude, 49,50 euroko prezio orokorrean. 

orain.eus/

  • DataOtsailak 10
  • Gaia Musika