Must +Pro 2026: LIVE & Sarean deialdia
Musika Bulegoak Must +PROren bigarren edizioko programazioan parte hartuko duten musika-proposamenak hautatzeko deialdia ireki du. Must +PRO Euskal Herriko musika sektoreko profesionalentzako urteko topagunea da.
Must +PRO 2026: LIVE & Sarean deialdiak zuzeneko aurkezpeneko bi modalitate biltzen ditu, formatu, ordutegi eta publiko ezberdinekin. Artistek eta taldeek modalitate batera edo bietara aurkeztu ahal izango dute beren proposamena, kontuan hartuta proposamen bera ezingo dela bi modalitateetan hautatua izan.
Modalitateak:
Must +PRO LIVE
Zuzeneko 30 minutuko showcase bat eskainiko duten 8 musika-proposamen hautatuko dira, sektoreko profesionalei eta publiko orokorrari zuzenduta.
Kontzertuak maiatzaren 13an eta 14an izango dira, arratsaldez, Bilborock aretoan (Bilbo).
Must +PRO Sarean
Euskadiko Antzokien Sareako (SAREA) programatzaileen aurrean 10 minutuko zuzeneko aurkezpenak egingo dituzten 8 musika-proposamen hautatuko dira.
Aurkezpenak maiatzaren 13an izango dira, goizez, Bilborock aretoan (Bilbo), eta ondoren networking saio bat egingo da.
Izena emateko epea:
Proposamenak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 1era arte egongo da zabalik, 23:59ak arte.
Hautatutako proposamenak martxoaren erdialdean jakinaraziko dira.
Parte hartzeko, izena emateko formularioa bete eta deialdiaren oinarriak onartu beharko dira.
Informazio gehiagorako: proiektuak@musikabulegoa.eus
Deialdiaren oinarriak (PDF - 162 KB)
Laburrean
- Epea 2026(e)ko Otsailak 6(e)tik 2026(e)ko Martxoak 1(e)ra
- EntitateaMusika Bulegoa
- Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
- SektoreaMusika
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


