Segurtasuneko sailburu Bingen Zupiriak "Ciencias Forenses y Criminalística: la prueba pericial ante los tribunales" udako ikastaroari hasiera eman dio Donostiako Miramar Jauregian.
UPV/EHUren Udako Ikastaroen barruan antolatutako ikastaroa adituen txosten edo frogei buruzkoa izango da. Gai jakin batean esperientzia edota ezagutza duen eta horretarako prestakuntza berezia jaso duen adituak egiten duen jarduera multzoa da, erabil daitezkeen datu fidagarriak lortu, eta auzi batean egia edo faltsua dena azaleratzeko.
Horrela, hainbat alorretan egiten diren peritu txostenen inguruan aritzeaz gain, hauek epaitegian defendatzeko modua aztertuko da, baita epaileek eta auzitegiek egiten dieten balorazioa ere.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)