- 0 km-ko produktuak sustatuko dira zaleen eta bisitarien artean
- Abuztuaren 16an, larunbata, lehen jardunaldia 18:20an, eta 17an, igandea, 12:20an
- Donostiarra eta Zierbena, Oriorekin lehian; eta emakumezkoetan, Orio eta Tolosaldea, Arraun Lagunekin
VG 12 08 2025
Datorren asteburuan LVIII. Eusko Label Traineru Ligako Zarautz´ko Ikurrina bi jardunalditan: larunbat arratsaldean eta igande eguerdian. Berdintsu Euskotren Emakumezkoen Ligan. Zarauzko Ikurrina, euskal banderaren koloreak bi aldeetan dituela, eskuz egina eta xehetasunez brodatua dago.
Xabier Txurruka alkatearentzat, "Zarautz Ikurrina da, gure garaikurrik preziatuena". Amaia Barredo Sailburua, Leandro Azkuekin, Borja Rodrigorekin eta Hazi Fundazioko zuzendari Raimundo Ruiz de Escuderorekin batera izango da proban.
Zarauzko Ikurrina emakumeak eta gizonak maila berean ipintzearen erakusgarri bat da bi proben antolaketan. Larunbatean, hilak 16, 17:20ean hasiko da Euskotren Ligako estropadarekin. Ondoren, 18:20ean, Eusko Label Ligako lehen txanda hasiko da. Igandean, hilak 17, 11:20an hasiko dira probak.
Aurkezpen ekitaldia Ur Bare Hotelaren parean egin da, estropada eremutik gertu, eta bertan izan dira Nagore Arruti, Zarauzko Arraun Elkarteko presidentea; Inaxio Illarramendi, Zarauzko Kirol zinegotzia; Xabier Txurruka, Zarauzko Alkatea eta Borja Rodrigo, ACTko presidentea. Xabier Txurruka alkateak, berdintasunaren aldeko apustua azpimarratu du: "Zarauzko Udalak berdintasuna bultzatzen du gizartearen esparru guztietan, baita kirolean ere, eta urteak dira Zarauzko Ikurrinen estropaden sarietan berdintasuna mantentzen duela. Estropada, gainera, Aste Nagusiaren erdi-erdian jokatuko da, eta, beraz, estropadetako giroaz gozatzera hurbiltzen diren zarauztar zein bisitariak, jai egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango dute, gustu guztietarako jarduerekin".
Borja Rodrigorentzat, Zarauzko Ikurrina garrantzia handiko kirol ekitaldia da arraun munduarentzat: "Zarauzko jardunaldi bikoitza gorriz markatuta dago gure egutegian. Denboraldiko une erabakigarrienean iristen gara hona, eta Euskotren Liga eta Eusko Label Liga azken txanpari aurre egiten hasi dira dagoeneko. Arraunaren munduan hitzordu historikoa da, eta, udaran udalerriak izaten duen gorakadarekin batera, oso interesgarria da. Gainera, Zarauzko Udalak emakumezkoen eta gizonezkoen lehia parekatzeko egiten duen ahalegina eskertu nahi degu".
Fan zone
Estropaden Zale Gunea Zarauzko Lege Zaharren enparantzan kokatuko da. Zarauzko Ikurrinaren egun bikoitzaren aurretik, egunean zehar eta ondoren Eusko Label produktuak dastatuko dira. Era berean, nahi duenak Eusko Label eta Euskotren Ligetako sariekin argazkiak atera ahal izango ditu. Pantaila erraldoi bat ere jarriko da, estropaden garapena jarraitzeko.
Eusko Label marka kalitatearen eta bermearen isla da. Haren adierazpide grafikoa K ikurra da eta, horren bidez, EAEn ekoitzi, eraldatu edota prestatutako nekazaritzako elikagaiak identifikatu eta bereizi egiten dira, horien kalitatea, maila edo berezitasuna batez bestekoa baino handiagoa bada, betiere. Eusko Labela duten produktu guztiek, freskoek nahiz prestatuek, kalitatearen irizpidea dute merkatuan egoteko oinarrizko eta ezinbesteko arrazoi gisa.
- Hegaluze eta Hegalaburra
- Euskal Okela eta Baserriko Haragia
- Euskal Gatza
- Euskal Baserriko Oilaskoa
- Euskal Esne Bildotsa
- Eztia
- Arabako Aleak
- Baserriko Txerria
- Antxoa
- Euskal Baserriko Arrautza
- Euskal Lekaleak
- Oliba-Olio Birjina Estra
- Arabako Lursagarra
- Euskal Barazkiak
- Gernikako Piperra
- Euskal Tomatea
- Ibarrako Piparrak
- Berdela
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)