Egun berezi hau kolore horiarekin identifikatzen da, alaitasuna, energia, sormena eta baikortasuna sinbolizatzen baititu. Zoriontsu egiten gaituen guztia gogoratzeko eta baloratzeko aukera bat da: maite dugun pertsona bat, une berezi bat, oroitzapenez betetzen gaituen abesti bat edo liburu on bat.
Bai zineman, bai literaturan, dramak eraman ohi ditu goraipamen handi guztiak, nahiz eta barre eginaraztea negar eginaraztea bezain zaila edo zailagoa izan. Horregatik, oraingoan, amaiera zoriontsua duten liburu horiei tarte hori emateko aprobetxatzen dugu, irribarrea zirriborratzen baitizute irakurketa amaitzean, eta bizitza osorako oroitzapen atsegin bat uzten digute. Hemen dituzue literaturako klasikoen, komedia erromantikoen eta haur literaturaren hainbat proposamen, euskaraz zein gaztelaniaz:
Jainkotiar komedia (Dante Alighieri) literatura italiar eta unibertsalaren maisulanetako bat da. Tragediak nagusi ziren garaian, Dantek infernu desberdinetatik egindako bidaiak amaiera zoriontsua izatea erabaki zuen. Autoreak mendetan zehar metatutako ezagutza zabala laburbiltzen du bertan, antzinako klasikoetatik hasi eta Erdi Aroraino; bere fede erlijiosoa eta bere sinesmen moral eta filosofikoak aztertuz.
Korapiloen komedia (William Shakespeare) . Azken finean umorean genero oso bat sortu zuen beste klasiko bat, gaizki-ulertuzko, endredozko edo "vodevil" frantsesezko komediara eboluzionatu zuena. Montescoen eta Capuletoen arteko ehundura eta gorrotoetatik aldenduta, Shakespearek kontakizun labur bat sortu zuen, non bananduta bizi izan diren biki batzuek, hiri berean batera bizi direnez, korapilorik onenari dagozkion mota guztietako egoerak eragiten dituzten.
Harrotasuna eta aurrejuzguak (Jane Austen) bere egilearen eleberririk ezagunena da, eta narratibaren historiako lehen komedia erromantikoetako bat da. Bere hasierako esaldi ospetsua ingelesezko literaturaren historiara igaro da: «Mundu osoan onartutako egia da gizon ezkongabe batek, dirutza handiarekin, emazte bat behar duela». Artelanak hazkunde pertsonaleko prozesu bat kontatzen du, Elizabeth Bennet eta Fitzwilliam Darcy protagonistengan zentratua. Azken horiek, beren arteko ezberdintasunak gorabehera eta bide paraleloetatik, barne-gatazkei aurre egin behar diete, beren akatsak onartu behar dituzte eta elkarrekin etorkizuna eraikitzeko eboluzionatu behar dute. Horretarako, atzean utzi beharko dituzte Darcyren harrotasun soziala eta Elizabethen aurreiritziak.
Printzesa Ezkongaia (William Goldman) William Goldman idazle estatubatuarrak 1973an argitaratutako fantasiazko eleberri erromantikoa da. Kasu honetan, haur eta gazteentzat da. Abentura, fantasia, erromantzea, maitagarrien ipuina eta umorea uztartzen ditu liburuak. Aukera ezin hobea etxeko gazteek irakurtzen hasteko edo gaixo dagoen umeari ozen irakurtzeko, Rob Reinerren zinemarako egokitzapen bikainean bezala.
Gezurra berdaderoa (Bertol Arrieta Kortajarena) . Euskal literaturan gutxitan dastatu ahal ditugun ezaugarriak ditu Bertol Arrietaren estreinako nobela honek: orriz orri darion umorea, han-hemen nabarmentzen diren erotismo printzak eta guztia blaitzen duen bizipoza. Eleberri bat idazteko eszedentzia hartuta zeukala, bere betiko andregaiak utzi egingo du Koldo, ganora eta konpromiso faltagatik, eta horra non, 44 urterekin, pizzak banatzen hasi behar duen lanean eta pisu konpartitu batean bizitzen.
