Udalerrietako bisitek aurrera jarraitzen dute: Bergara, Azkoitia, Aretxabaleta eta Zumarragak lagunkoitasun-mugimendua indartzen jarraitzen dute

Argitalpen-data: 

Ekainean zehar, Euskadi Lagunkoia Berria taldeak Bergara, Azkoitia, Aretxabaleta eta Zumarraga udalerriak bisitatu ditu, bertako lagunkoitasun-prozesuen egoera bertatik bertara ezagutzeko eta talde sustatzaileekin batera lanean jarraitzeko.

Bergara – Ekainaren 13a
Bergaran, udalerrian Lagunkoia proiektua berraktibatzeko bide ezberdinak aztertu ziren. Atsedenaldi baten ondoren, topaketa hau hausnarketa partekaturako aukera izan zen, eta mugimendu lagunkoiarekin konpromisoa berrindartzeko tresna gisa balio izan zuen.

Azkoitia – Ekainaren 16a
Azkoitian aurten Lagunkoia ekimenaren baitan egiten ari diren ekintzen berri eman ziguten, batez ere harremanen eta sare sozialaren garrantzian oinarrituta, bakardade egoerei aurre egiteko bide gisa.
Joan den ekainaren 3an sentsibilizazio-hitzaldi bat antolatu zuten gai horren inguruan, eta urte amaierarako beste hainbat jarduera aurreikusten dituzte norabide berean.

Aretxabaleta – Ekainaren 18a
Aretxabaletan, laster inauguratuko da Basotxo topagune berria, Adinekoen Elkartearen egoitza izango dena eta Aretxabaleta Lagunkoiaren erreferentzia gunea ere bai.
Talde sustatzaileak 16 ekintza-proposamen jaso ditu espazioa martxan jartzean gauzatzeko, eta Udalak proposamen horiek baloratuko ditu. Gainera, aurten taldeak garapen pertsonalaren garrantzia landu nahi du zahartzaroan, eta horretarako hitzaldi formatuan ekintza bat prestatzen ari dira.

Zumarraga – Ekainaren 18a
Zumarragan lagunkoitasun-prozesuaren bigarren itzulia abian da. 2022an lehen ekintza-planaren ebaluazioa amaitu zuten, eta 2024an diagnostiko berria egin dute, oraintsu amaitua.
Etapa berri honetan, Talde Sustatzaile berritua eratu dute, Adinekoen Kontseiluko kideekin eta interesa duen edozein herritarrentzat irekia dena.

Udalerri hauen inplikazioak erakusten du komunitateek ingurune irisgarri, parte-hartzaile eta gizatiarragoak eraikitzeko duten konpromisoa. Euskadi Lagunkoia Berria-tik, bidaide izaten jarraituko dugu bide honetan.