Txema Ezkerra: "Euskadiko Erlijioen arteko Kontseiluan 8 erlijiok parte hartuko dute eta kontseiluak kontsultarako izaera izango du"

Argitalpen-data: 


      Txema_Ezkerra_EITB.jpeg

Txema Ezkerra Eusko Jaurlaritzako Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldien arteko Elkartasuneko zuzendariak gaur Radio Euskadiri eta Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketetan azpimarratu duenez, erlijio guztiek dute beren jarduerak diskriminaziorik gabeko printzipiotik garatu ahal izateko eskubidea. "Beraz, ez dira onargarriak Jumillan komunitate islamiarrarekiko erregistratutakoak bezalako jarrerak", gaineratu du Ezkerrak.


Ezkerraren ustez, onargarriak ez diren jarrerak izan dira Jumillan. Azpimarratu du erlijio guztiek eta pertsona guztiek eskubidea eta askatasuna dutela beren jarduera erlijiosoak garatu ahal izateko, eta, gainera, diskriminaziorik ezaren printzipiotik abiatuta izan behar dutela. Euskadiri dagokionez, kulturen artean bizikidetza ona dela uste du, nahiz eta beti dauden nahi ez diren egoerak.

Gainera, Ezkerrak azaldu duenez, Euskadin Euskadiko Erlijioen arteko Kontseilua garatzeko dekretua lantzen ari dira gaur egun. Melgosa sailburuak dekretua hasteko agindua sinatu du. Prozesu horrek zortzi edo bederatzi hilabete iraun ohi du, baina Euskadin dauden konfesioekin lanean hasi gara dagoeneko, dena prest izateko, abian dagoenean lan-plan irmoarekin hasi ahal izateko.

Elkarrizketarako lehen saio bat egin da zortzi konfesio eta erlijioekin (budista, islama, katolikoa, ebanjelikoa, ortodoxo errumaniarra, bahá’í, azken egunetako santuen jesukristo eta jehovaren lekukoak). Euskadin errotze nabarmeneko deklarazioa dute, eta bertan daude dekretuaren edukia aurkezteko eta ekarpenak egiteko epea zabaltzeko. Hurrengo bilera irailean izango da. Aurreikuspenen arabera, Kontseilua aholku-emailea izango da, eta Administrazioaren hiru mailetako ordezkariek eta erlijioen eremuan adituak diren konfesio, komunitate edo elkarteetako ordezkarien kopuru bereko ordezkariek osatuko dute. Bere eginkizuna herri-administrazioei aholku ematea izango da, erlijioen arteko elkarrizketarekin eta plangintzarekin zerikusia duen guztian.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)