"Terrorismo y Represión" liburuaren aurkezpena

Argitalpen-data: 

‘Terrorismo y Represión. La violencia en el ocaso de la dictadura franquista’ liburua aurkeztu da urriaren 9an, EHUren Bizkaia Aretoaren Oteiza espazioan (Abandoibarra Etorbidea, 3, Bilbo).

1975eko irailaren 27ko goizean, diktadura frankistak bere azken bost exekuzioak burutu zituen, eta, izatez, Estatuko historiako azkenak. Madrilen FRAPeko hiru kide fusilatu zituzten: José Humberto Baena, José Luis Sánchez Bravo eta Ramón García Sanz.

Lan honetan, erregimenaren gainbehera nahasia eragin zuten indarkeria politikoko bi moduen arteko harremana aztertzen da. Alde batetik, ETAren terrorismoa, FRAP, GRAPO eta beste izen batzuk, 1968tik 1975era bitartean 68 hildako eta ehunka zauritu eragin zituztenak. Bestetik, errepresio frankista, 1974ko eta 1975eko exekuzioekin puntu gorena lortu zuena. Iturri argitaragabeak erabiliz, historialariek, legelariek eta kazetariek dinamika haren hainbat alderdi aztertzen dituzte: testuinguru historikoa, diktaduraren krisi terminala, oposizio antifrankistaren jarduera, terrorismoaren nazioarteko hirugarren bolada, Europako herrialde kaltetuenen erantzun legegilea, Frantziaren papera ETAren "santutegi" gisa, atentatuak, ekintza-errepresio-ekintza estrategia, salbuespen-egoera, prozesu judizialak, fusilamenduak, terrorismoaren biktimen babesgabetasuna, batzuen memoria, besteen ahanztura eta gertakari horiek guztiak zineman islatzea.

Liburua aurkezteko bertan egon dira Gaizka Fernándes Soldevilla, liburuaren koordinatzailea, eta Jesús J. Hernández kazetaria, moderatzaile lanetan.