"Teknologia digitala eta osasun mentala" ikastaroa: 42 parte hartzaile, balorazioa 9,3.

Argitalpen-data: 

Irudia. Teknologia ikastaroa. 

“Teknologia digitala eta osasun mentala: nola ehundu ongizate digital eta emozionala gizartean, bereziki nerabeengan” ikastaroaren balorazioa

Gazteen Euskal Behatokiak 2025eko prestakuntza-planaren beste ikastaro bat antolatu du apirilean zehar

“Teknologia digitala eta osasun mentala: nola ehundu ongizate digital eta emozionala gizartean, bereziki nerabeengan” ikastaroaren bi edizio antolatu ditu Gazteen Euskal Behatokiak apirilean zehar. Ikastaroaren helburu orokorra honako hau izan da: Hezkuntza-eragileei ezagutza zehatzak eta tresna praktikoak ematea, bai eta estrategia beharrezko eta eraginkorrak ere, gizarteak oro har eta, bereziki, gazteenek teknologia digital nagusiarekin duten harremana osasungarriagoa izan dadin, eta, aldi berean, haien ongizatea eta osasun psikoemozionala ingurunetik hobetzeko gakoak ematea.

Maitane Ormazabal Esnaola, psikologoa, psikoterapeuta eta aholkulari psikoemozionala hainbat erakundeetan, Haur eta Gazte Ministerioko kanpoko adituen batzordeko kidea izan da ikastaroaren formatzailea.

42 lagunek partehartu dute ikastaroan, honako lanbide-profilekin:

  • % 42,9 hezkuntza arautuari lotutako lagunak izan dira.
  • Beste % 52,4 gazteen arloko langileak (gazte informazioa, udalak, foru-aldundiak, gazteen elkarteak, gizartean eta hezkuntzan esku hartzen duten taldeak eta beste erakunde batzuk) izan dira.
  • Gainerakoak gazteriarekin loturarik ez duten langileak izan dira.

Ikasleen batez besteko balorazioak honako hauek izan dira (0tik 10era bitarteko eskalan):

                                  Grafikoa. 0tik 10era eskala. Eduki egoki eta interesgarriak 8,7; Metodologia taldera egokitua 8,6; Metodologia edukietara egokitua 8,8; Iraupena 8,4; Formatu presentziala 8,8; Irakasleak 8,9; Irakurketa gida 8,0; BALORAZIO OROKORRA 8,6.