"Talentu Gaztea eta Hiria" gidaren aurkezpena

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Joan den ostiralean, uztailaren 4an, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak "Talentu Gaztea eta Hiria" gidaren aurkezpenean parte hartu zuen Donostian (Ekinn eraikinean), Berrikuntzarako Cotec Fundazioarekin eta Sustapena-Fomento San Sebastianekin batera.

Joan den ostiralean, uztailaren 4an, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak "Talentu Gaztea eta Hiria" gidaren aurkezpenean parte hartu zuen Donostian (Ekinn eraikinean), Berrikuntzarako Cotec Fundazioarekin eta Sustapena-Fomento San Sebastianekin batera.

Gida honetan, Lanbidek beste erakunde publiko zein pribatu batzuekin batera lan egin du eta lau ardatz nagusi ditu:

  • Hezkuntza eta Prestakuntza: Etorkizunerako funtsezko trebetasunak garatuz.
  • Lan-merkatuan sartzea: Kalitatezko enplegu-aukerak sortzea.
  • Hiriko Bizi Kalitatea: Gure hirietako bizi baldintzak hobetuz.
  • Gazteen parte-hartze aktiboa: gazteen ahotsa eta konpromisoa sustatuz.

Gidan nabarmendu diren jardunbide egokien artean Lehen Aukera dago, Lanbideren ekimena, 30 urtetik beherako gazteen enplegagarritasuna hobetu eta laneratzea sendotzen duena. Programa honek gazteei beren lehen esperientzia profesionala eskaintzen die lan-merkatuan sartzea erraztuz.

"Talentu gaztearen alde egitea ez da soilik belaunaldien arteko justizia, baizik eta gure hirien garapen iraunkorrerako ezinbesteko estrategia".

Eskerrak eman nahi dizkiegu Berrikuntzarako Cotec Fundazioko eta Donostia Sustapena-Fomento San Sebastian talde osoari, bai eta parte hartu duten erakunde eta profesional guztiei ere, ikaskuntza-esperientzia partekatu baliotsuagatik.

Harro gaude gazte talentua sustatzea eta hiri oparoagoak eta bidezkoagoak eraikitzea helburu duen gida honetan lagundu dugulako.