"Suizidioaren prebentzioa: Gatekeeper 1. mailako programa" ikastaroa: 65 parte hartzaile, balorazioa 9,4.

Argitalpen-data: 

Irudia. Teknologia ikastaroa. 

“Suizidioaren prebentzioa: Gatekeeper 1. mailako programa” ikastaroaren balorazioa

 GEBek ikastaroaren hiru edizio antolatu ditu 2025eko maiatzean

Suizidioaren prebentzioa: Gatekeeper 1. mailako programaikastaroaren hiru edizio antolatu ditu Gazteen Euskal Behatokiak maiatzean. Formazio honen helburu nagusia honako hau izan da: profesionalek gazteengan suizidio jokabidearen alarma-egoerak antzematea, eta behar bezala erantzuteko eta osasun zerbitzu espezializatuetara bideratzeko gaitasunak eskuratzea.

Ikastaroaren irakasleak Alexander Muela eta Jon García-Ormaza izan dira.

65 lagunek hartu dute parte ikastaroan. Bertaratu direnen lan-profilak hauek izan dira:

  • % 72 hezkuntza arautuari lotutako lagunak izan dira.
  • Beste % 15 gazteen arloko langileak (gazte informazioa, udalak, foru-aldundiak, gazteen elkarteak, gizartean eta hezkuntzan esku hartzen duten taldeak eta beste erakunde batzuk) izan dira.
  • Gainerakoak beste profil profesional batzuk dituzten pertsonak izan dira.

Ikasleen batez besteko balorazioak honako hauek izan dira (0tik 10era bitarteko eskalan):

                                                 Grafikoa. 0tik 10era eskala. Eduki egoki eta interesgarriak 8,7; Metodologia taldera egokitua 8,6; Metodologia edukietara egokitua 8,8; Iraupena 8,4; Formatu presentziala 8,8; Irakasleak 8,9; Irakurketa gida 8,0; BALORAZIO OROKORRA 8,6.