Bilbo 2025 01 19
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburu Amaia Barredo´k gaur goizean Euskadi Irratia-Radio Euskadin adierazi duenez, Nekazaritza eta Arrantza Ministerioak aste honetan bertan helaraziko dio bere sailari Senegalen amarratutako euskal lau atunontziei buruzko bere ikuspegia. Europar Batasunak Afrikako herrialde horrekin arrantza-kupoei buruzko akordioa bertan behera utzi zuenetik dago egoera. Aitziber Bilbao kazetariak Barredo elkarrizketatu du, eta belaunaldien arteko erreleboaz, arrantzaz, otsoen erasoen egoeraz eta ardoaren nazioarteko merkatuez hitz egin du, besteak beste.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)