Santa Katalina bideko aterpean Jose Arrueren irudia margotu dute

Argitalpen-data: 

Lekeitio Lagunkoia taldeak auzolan ekintza bikoitza burutu zuen atzo, otsailak 17. Bi ekintzak Santa Katalina bideko aterpean izango ziren, bata 10:00etan eta bestea 17:00etan.

Goizeko ekintzari dagokionez,ermitako orma zuriz pintatu zuten. Arratsaldeko ekintzari dagokionez, ostera, proiektorea erabiliz, Jose Arrue margolariak egindako Itxasgaña Txakolinaren marrazkia margotuko zuten. Aterpean konponketak egin eta barrua zuriz pintatu ostean, grafiti bat agertu zela jakinarazi dute: “Ez dugu ulertzen herritar bolondresak egindako lan ederrak horrelako erantzuna izatea eta Lagunkoi taldetik herriko ondarea errespetatzeko” eskaera egin dute. Arrueren irudia grafitiaren alboan margotzea erabaki dute.

Gaineratu dutenez, Lekeitioko Udalak ipini du auzolan ekintza aurrera eramateko beharrezkoa den materiala. Hala, herritarrei laguntzera joateko deia luzatu diete: “Gure asmoa aste honen amaierarako astelehenean hasi dugun lana amaitzea da”.